Agustin Agirre
AGUSTIN AGUIRRE
Beira Artistikoa, Titakadura...
2003 / 12 / 05-19
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Teknikak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Agustín Aguirrek produktu mota asko eta asko egiten ditu. Sailka ditzagun gaika:

ZURA: sustraietako zurez egindako erlojuak; koadroak; kaxa dekoratiboak; enkargu bidez, altzarietarako titakadurazko dekoratuak; pieza eskultorikoak, adarrak, sustraiak, beira, burdina eta harria konbinatuz; etab.

Aipaturiko titakadurei dagokienez, gai ugaritakoak izan daitezke: pintore garrantzitsuen obren erreprodukzioak (Picasso eta Juan Gris, besteak beste); ezkutuak: abizenenak, kirol elkarteenak, herrienak, erkidegoenak (Euskadi, Nafarroa, etab.); paisaiak (egiazkoak edota asmatuak), natura hilak, etab.

BEIRA: beirate eta argi zuloak, enkargu partikular bakoitzari ondoen egokitzen zaion teknika erabiliz (Tiffany sistema, beruneztatua, leherkatua...), bai kanpoaldean kokatuko diren lanetarako ("climalit" gisako bi beira babesleren artean kokatuta joaten dira), bai barrualdean egongo direnetarako. Bezero bakoitzarentzat altzari esklusiboak, forja eta beira artistikoa nahastuz (erdian, ertzetan zein jangeletan ipintzeko mahaiak, oheburuak...). Ispiluak: horma armairuetarako, jantzigeletarako, bainugeletarako, harrera geletarako, eskutakoak. Lanparak; zutikakoak, mahai gainerakoak, sabaietakoak, aplikeak... Objektu dekoratibo txikiak: markoak, kleenexen zorroak, ezpain zapitakoak, mahaierdikoak, erretiluak, kandeletakoak, negutegiak,... Apaingarriak: lepokoak eta belarritakoak (beira soldatuz egindako diseinu esklusiboak, bezeroak nahi dituen harribitxiekin nahastuta).

METALEN BOZELKETA: ezkutuak, koadroak, kaxak, ispiluak, argazkien markoak, etab... zilarrezkoak, kobrezkoak, eztainuzkoak, edota metal desberdinen nahasketazkoak.

HIRU DIMENTSIOTAKOA: Koadroak.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen