Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
SARRERA
Aurrehistoriatik bertatik hasita, gure arbasoek soinean hainbat apaingarri eramateko ohitura izan dute, xede ezberdinekin: batetik, eta nagusiki, babesteko; bestetik, apaintzeko, eta, azkenik, ezberdintasunen bat aditzera emateko (hierarkikoa, erlijiosoa...). Elementu hauek gehien erabiltzen zituztenak, agintariak (buruzagiak, enperadoreak, Errege-erreginak, faraoiak...), apaizak, gudariak eta emakumeak izaten ziren.
Sumerko Errege-erreginen hilobietan urrezko bitxi ugari aurkitu izan dira. Egiptoarrek kalitate handiko bitxiak egiten zituzten metala eta beira nahastuz.
Herri, leinu zein gizarte bakoitza bere bitxiak lantzen joan da historian zehar, eta, azkenerako, bitxigintzako teknika bereziak sortu ditu.
Gaurkoan, eta lehen aldiz, bitxigile batzuk ekarri ditugu gure forora: lanbide honetan bokazioz diharduten bi gazte.