Antxon Mendizabal
ANTXON MENDIZABAL
Zizelkari eta Margolaria
2004 / 02-20 / 03-05
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Artisaua
 Curriculum
 Produktuak
 Klaseak
 Prezioak


KLASEAK

Esandako guztiaz gain, Mendik zizelkatzen ikasteko eskolak ematen ditu egunero, bai Donostian daukan tailerrean, bai Andoaingo kulturetxean. Donostian lau talde dauzka, eta Andoainen hiru; hamabost lagunez osatutakoak guztiak ere. Kontuak aterata, ehundik gora ikasle guztira.

Maila ezberdinak ematen ditu. Lehenik eta behin, marrazketa eta zizelkadura geometriko sinplea irakasten ditu, eta hurrengo mailan, berriz, erliebe eta bolumenak egiten. Ikasleak pixkanaka-pixkanaka joaten dira aurrera egiten; teknika sinpleak menperatutakoan pasatzen dira hurrengoak lantzen hastera. Nolanahi ere, Mendiren esanetan marrazketak du garrantzirik handiena, eta hain zuzen ere hortxe egiten dute pott gehienek, uste baino gehiago kostatzen zaielako menderatzen. Badira berarekin bost urte daramaten zenbait ikasle.

Lantokia.
Lantokia.

Buztina modelatzen ere irakasten du, baliagarria delako irudiak egiten ikasteko.

Bere lokala eskolak emateko egokituta dagoenez, mahaiak, beren paneletan txukun-txukun kokatutako tresnak eta makinatxo elektrikoak dauzka, ikasleek beren beharrean arabera erabil ditzaten.

Tresnak

Makina txikiak

Kontsumigarriak

Zurak

Hasiera batean, edozein zur mota zaio zizelkatzeko baliagarri, baina intxaurrondoaren zura du denen artean gustukoen. Dena den, haritzondo, pago, ezki eta beste hainbaten zurak ere erabili ohi ditu, merkatuan erraz asko lortzen direnak. Nolanahi ere, bere ikasle batzuk baserritarrak direnez, inoiz edo behin fruta arbola baten zur puska bat eramaten diote, opari gisa. Izan ere, sagarrondo, udareondo, hurrondo, olibondo eta abarren zura oso ona da zizelkatzeko, baina ez da merkaturatzen.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen