Sarrera | |
Artisaua | |
Curriculum | |
Produktuak | |
Klaseak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Antxon Mendizabal artisau eta artistak bi lan mota ezberdin egin ohi ditu:
A.- Alde batetik, zuraz baliatuz egiten dituen produktuak. Lehengai hori hartuta, erliebeak eginez tailuak sortzen ditu, eta bolumena emanez, berriz, irudi edo figurak.
Armarria. |
Produktu batzuk "artisautzakoak" dira beretzat, euskal gaiak hartuta egiten dituen erliebe eta figurak bereziki (kutxak, ezkutu heraldikoak, eta abar).
Egiten dituen beste produktu batzuk, ordea, "artistikoak" dira bere esanetan. Hauetan, inspirazioari leihoa zabalduz, zur mota ezberdinak konbinatu eta bere sormenaren fruitu diren elementuak sortzen ditu, bolumen figuratiboak batez ere.
B.- Beste alde batetik, Mendik margotu ere egiten du, olioan zein arkrilikoan. Kasuotan, aurrekoetan bezala, euskal gaiak hartzen ditu gehienetan (paisaiak, arrantzaleak, mitologia, etnografia, eta abar). Nolanahi ere, bere obretan ez dira figuratibismo abstraktua eta abangoardismoa bezalakoak falta.
Hutsa. |
Harrigarria da itsasoak zenbaterainoko garrantzia duen bere obretan. Oso garbi antzematen dela bere aitonak itsasgizonak zirela. Artistak oso gustuko du itsasoa.
Hona zer dioen Edorta Kortadi irakasle eta arte kritikariak Mendiri buruz:
Artisautzaren eta artearen tartean
Nire etxea dagoen eraikinaren ertzean, Antxon Mendizábal Sanz bizi da (Donostia, 1969), intxaurrondo, pago eta gaztainondoen zuretik euskal olinpoko pertsonaiak eta abere dinamikoak ateratzen tematua dagoen artisau-artista gaztea.
Alegoria musicala. |
Lehen ezagutzak Paulino Larrañaga, José Luis Cobreros eta Juan Mari Navascuesen eskutik bereganatu ostean, Mendi, gerraosteko euskal eskultura abstraktuari gertutik jarraituz, bere obra propioa lantzen hasi zen. Oteiza, Chillida, Basterretxea eta Mendibururen ekarpena eredugarria izango da beretzat.
Zuhaitzen enborretatik gizon zein emakumeen soinak aterako ditu, jatorrizko egoera garbian ia.
Geroago, erritmo dinamiko eta kurboetan oinarrituz egindako irudi antropomorfoak sortzeari ekingo dio, harik eta "Akelarre”, “Ezpatadantza” eta “Su Dantza” bezalako obretan, gizakiak eta akerrak gorputz bakar bat osatuz, totem-irudiak egitera iritsi arte. Eta forma zein elementuak nahastu eta kurbatuz, "Txori hegodunak" eta "Gizakiaren askapena" bezalako lanak sortuko ditu, eta baita kolore fauvistaz jantzitako baxuerliebeak ere, kutsu herrikoi eta folklorez beteak.
"Bost". Intxaurra-Haritza. |
Mendik bilatzen eta esperimentatzen dihardu, nahiz eta dagoeneko hainbat erakusketa antolatu dituen Eibarren, Donostian, Tolosan, Errenterian, Azpeitian...
Mendi lan egiteko eta egitasmo berriak garatzeko irrika bizian dago. Pozez gainezka erakusten ditu egitasmo horiek, urteen joanarekin mamitzen eta sendotzen joango direnak, eta, edozein alderditatik begiratuta ere, kalitatearen adierazle direnak.
Hemendik gutxira, erakusketa berri bat zabalduko du Donostiako Aquarium-ean.
Bere obra batzuetan oso garbi antzeman daiteke Oteiza, Basterretxea eta
Mendibururen eragina. Antxonek zera dio horren inguruan: “Ulertzekoa
da. Azken batean, herri berean bizi garenez, arazo berdinekin, azkenerako
nabaritu egin behar du. Subkontzientziak markatu egiten du”.
Tailerrean berak egindako obren erakusketa txiki bat dauka, eta argazkien katalogo handi bat. Artisautza azoketara joaten denean, argazkien katalogo horretan ikusten diren irudietan oinarrituz luzatzen dizkiote bezeroek enkargoak.
Kutxa. |
Normalean enkargu bidez aritzen da lanean, eta produktuak artisautza azoketan saltzen ditu. Urtean hiru ingurutara joaten da, handienetara; hots, Errenteriakora, Getxokora eta Bilbokora.
Enkargu bidez, garaikur batzuk ere egin izan ditu.