![]() |
Sarrera |
![]() |
Historia |
![]() |
Sailkapena |
![]() |
Artisaua |
![]() |
Produktuak |
![]() |
Teknika |
![]() |
Erremintak |
![]() |
Prezioak |
ARTISAUA
Miren
Mendiboure Orhategaray Baionan jaio zen 1970ean. Ingeniaritza Kimikoko ikasketak
egin ostean, industria munduko i+g+b sektoreko hainbat arlotan aritu zen
lanean (eranskailu industrialak, plasteak, detergenteak, etab.).
Txikitandik zeukan eskulanetan aritzeko zaletasuna, eta laborategiko lanak ez zuenez asebetetzen, bere kontura zerbait egiten hasteko aukera aztertzen hasi zen.
2002. urtean, Berta Zarate gasteiztarra ezagutu zuen, beira lantzeko fusing teknikaz baliatzen zen artisaua. Mirenek, orduan, lana utzi eta Bertaren eskutik lanbidea ikastea erabaki zuen.
2003ko abuztuan, Bertak eta Mirenek tailer-denda zabaldu zuten Donostiako Ramón y Cajal kaleko 4. zenbakian. Bertan, lanean aritzeko tailerraz gain, eurek egindako produktuak saltzeko lekua ere bazuten.
2004ko maiatzean, baina, lan kontuak tarteko, Berta Valladolidera joan zen. Mirenek tailerrean lanean darrai.
Bere produktuak Bilboko Basandere dendan (Iparragirre kalea 4. 48009 Bilbo) eta Baionako D’ici ou d’ailleurs-en ere saltzen ditu (7, rue de la Monnaie, 64100 Baiona). Webgunea ere badu: www.fiocco.info