Fiocco
FIOCCO
Beiren diseinua
2004 / 09 / 10-24
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Sarrera
 Historia
 Sailkapena
 Artisaua
 Produktuak
 Teknika
 Erremintak
 Prezioak


FUSIONATZEAREN TEKNIKA EDO FUSING

Oso modu orokorrean azalduta, honakoak dira Mirenek teknika hau erabiliz ematen dituen pausoak:

1.- Paper batean, egin beharreko pieza marrazten du, bezeroak egindako oharrak kontuan hartuz.

2.- Behar izanez gero, beira mozteko erabiliko dituen txantiloiak ere egiten ditu paperean.

3.- Diamantezko puntadun marraza eta aliketak hartuta, beirak mozteari ekiten dio.

Bartzelonako denda batean erosten du beira, Ameriketako Estatu Batuetatik ekarria. Normalean, metro karratuko zabalerako eta 3 milimetroko lodierako xaflak erosten ditu, kolore, gardentasun maila eta distira mota ezberdinetakoak.

4.- Piezak moztu ondoren, aurre-muntaia egiten hasten da.

Piezen ertzak leuntzeko, esmeril elektrikoa erabiltzen du.

5.- Piezak labean sartu, eta urtu arte uzten ditu bertan. Egoera likidoan dagoenean, beirak aukera asko ematen ditu: barrualdean elementuak txerta daitezke, forma zein bolumen ugari eman, eta koloreekin jolasteko aukera ere badago. Nolanahi ere, prozedura hau konplexua da eta ezinbestekoa da materialak ondo ezagutzea; izan ere, beira mota batzuk bateraezinak dira, eta barne-egitura berdin-berdina daukatenak bakarrik dira nahasgarriak.

Labe elektrikoak erabiltzen ditu, pirometrodunak. 850ºC hartzera iris daitezke.

Beirazko piezen neurria, labearen neurriaren araberakoa izan ohi da, jakina. Gure artisauak bi labe dauzka : 2 x 1m-koa bata, eta 0,5 x 0,5 m-koa bestea. Labe txikia, tenperaturazko kurba berriak landuz efektu berriak probatzeko erabiltzen du.

6.- Piezak deformatzeko, termo-deformazioaren edo beira laberatuaren teknika erabiltzen du. Alegia, beirazko piezaren azpialdean zeramikazko bloke bat jartzen du, eta, horrela, beira biguntzen joan ahala, eusten duen piezaren forma hartzen joango da. Batzuetan berak egiten ditu pieza hauek; besteetan, erosi.

7.- Piezak labetik atera, eta hozten uzten ditu.

Zenbaitetan, kolore ezberdinetako piezak euskarri baten gainean jarri, eta elkarri itsasten dizkio. Sistema hau, argazki, ispilu eta abarrentzako markoak egiteko erabiltzen du.

Pieza egitura berezia eman nahi izanez gero, hareazko zorrotadakaren teknika erabili ohi du.

Gaur egun, beirari elementu berriak nola gehitu aztertzen ari da gure artisaua. Besteak beste, kobrea eta zilarra nahasten/eransten dizkio.

Diseinuak ordenagailuz egiten ditu, horretarako prestaturiko programa baten bidez. Behin nolako piezak egin nahi dituen erabakitakoan, ordenagailuan marraztu eta inprimatu egiten ditu.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen