HISTORIA
Aipaturiko fitxa horietan (Igor, Adriana eta Agustíni eskainitakoetan,
alegia), beira lantzeko ohitura historian zehar nola garatu zen azaldu genizuen.
Han esandakoak laburbilduz, honako alderdi hauek azpimarratuko genituzke:
- K.a. 3.200-3.100 urteen artean, egiptoarrak beira apaingarri modura
erabiltzen hasi ziren.
- K.a. 1.500. urtean, beirazko ontziak egiten hasi ziren Egipton.
- K.a. 100. urtean, siriarrek beira puzteko teknika asmatu zuten.
- Erromatarrek hobetu egin zuten teknika hori, eta pieza handiagoak egin
zituzten: hilkutxak, malkoak zein esentziak jasotzeko ontziak, etab.
- K.o. 880. urtean, Ratpert de Sankt Gallen monje suitzarrak beirate
erraldoiak diseinatu zituen.
- XVII. mendean, Bohemiako beira egiteko teknika asmatu zuten.
- XIX. mendean, neurri eta itxura orotako beirak egiteko aukera ematen
zuten aurrerakuntza teknikoak egin ziren.