Argazkia
Punpa
Pilotak eta Eskularruak
2005/01/05-21
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

  Laxoa egiten.
Laxoa egiten.
Ander Ugarte GASTEIZen jaio zen, 1965ean. Agurainen (Araba) egin zituen lehen mailako ikasketak, Gasteizko seminarioan gero, eta Jesús Obrero Institutuan sartu zen gero argiketari ikasketak egiteko. Hauek amaitutakoan, soldaduska egin zuen, Gurutze Gorrian, eta lanean hasi zen.

23 urterekin, batez ere trinketerako pilotak egiten zituen Senpereko PUNPA izeneko tailer batean hasi zen lanean. Hamabost urte eman zituen han.

2004an, tailer horretako nagusia bihurtu zenean, Donibane Lohitzunera lekualdatu zuen. Anderren kalkuluen arabera, tailer hau 1890ean zabaldu zuten, eta geroztik artisau batetik bestera igarotzen joan da, beti teknika berbera erabiltzen zutela. Uneotan sei lagun ari dira bertan lanean.

Bera izan da tailerraren ekoizpenean larruzko eskularruak sartu dituena.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen