Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
BERE PRODUKTUAK
Bi produktu mota bereiz ditzakegu: pilotak batetik, eta eskularruak bestetik.
1.- PILOTAK
Anderrek garbi utzi nahi digu berea dela euskal pilotan erabiltzen diren pilota mota guzti-guztiak kantitate handian ekoizten dituen tailer bakarra.
Mota ezberdinetako pilotak. |
Honela sailka ditzakegu:
A.- Joko zuzenak.
Pilotaren jokoko modalitaterik zaharrena da. Jokalariak elkarren aurrean egoten dira. Laxoa, Pasaka eta Errebotea modalitateak aurkituko ditugu hemen.
B.- Plekako jokoak.
Mota ugaritako hormen kontra jokatzen dira: Trinketea, Frontoia edo Laxoa plaza (horma bakar bateko frontoia), eta Ezker-pareta (hiru horma, frontisa, ezker pareta eta errebotea dituen frontoia).
C.- Erremintako jokoak.
Joko hauetan erreminta edo tresnaren bat erabiltzen da pilotari emateko: Pala, Paleta, Xistera, Xarea, Joko-garbia eta Erremontea. Ez dute zesta-puntarako erremintarik egiten.
Modalitate hauetan guztietan, jokalarien kategoria guztietarako pilotak egiten dituzte: benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak.
Modalitate eta kategoria bakoitzean, pilotaren alderdi guztiak zehazten
dituzten arauak bete behar izaten dira: muinaren neurria, zama, artilearen
bolumen eta zama, larru mota eta honen zama, eta diametroa.
Hori guztia kontuan izanik, piloten muina latexezkoa, gomazkoa edo zurezkoa
izan daiteke, eta artile mota ezberdinak erabiltzen dira kasu bakoitzean.
Joku ezberdinetan erabiltzen diren erramintak. |
Ez dugu ahaztu behar Ipar Euskal Herrian herrixka bakoitzak bere Pilota Elkartea izaten duela, piloten ligak izaten direla, eta hauen gainean Pilotaren Federazio Frantsesa eta Nazioarteko Federazioa daudela.
Berak eginak izaten dira Pilotaren Munduko Txapelketetan erabiltzen diren pilotak.
Euskal Herri osoan bost bat izango dira ogibide gisa pilotagintza daukaten legezko artisauak.
PUNPAk atzerriko herrialde askotara esportatzen ditu bere produktuak, bai Europan barna (Belgika, Ingalaterra...), bai Ameriketan (Mexiko, Kuba, Argentina...).
Atzerrira eginiko bidalketez ari garela, pilotak 19 eta 24 gradu bitartean mantentzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du Anderrek.
1.- ESKUZ JOKATZEKO PILOTAK
MAILA |
Diametroa |
Zama |
Zama |
Zama |
Zama |
benjamin
Zaletuak |
56 |
45 |
55 |
75 |
- |
kimu
z. |
58 |
55 |
65 |
85 |
- |
haur
z. |
60 |
60 |
70 |
80 |
90 |
kadete
z. |
62 |
65 |
75 |
85 |
95 |
gazte
z. |
63 |
70 |
80 |
90 |
100 |
senior
z. |
64 |
75 |
85 |
95 |
105 |
senior
profesionalak |
63/64 |
103-107 |
2.- ERREMINTEKIN JOKATZEKO PILOTAK
MOTA |
Diametroa
mm-tan |
Zama
gr-tan |
Xarea |
55 |
80 |
Paleta |
48 |
55 |
Pala erdia |
51 |
62 |
Pala motza |
56 |
90 |
Pala |
62 |
118 |
Erremontea |
63 |
118 |
Zesta punta |
65 |
125 |
Pasaka |
120 |
285-300 |
Errebote kadetea |
63 |
106 |
Errebote seniorra |
67 |
132 |
Joko garbi kadetea |
60 |
108 |
Joko garbi seniorra |
64 |
120 |
Esku-beroketa |
67 |
125 |
Laxoa |
65 |
120 |
Gaur egun zenbaitetan erabiltzen diren larruzko pilotek arazo bat izaten dute: hasierako bospasei tantoetan azkarrago "ibiltzen" dira, baina hortik aurrera bigundu eta gelditu egiten dira.
Anderren esanetan, ezker-paretan edo trinkete moduko frontoietan erabiltzen diren pilotek ez omen daukate lehenagokoen antzik, oraingoek asko botatzen dute-eta.
Gainera, pilota ez omen zaio paretari "itsatsi" behar, eta ez du ziztu bizian ere atera behar. Gaur egungo ekoizle batzuek, pilotak egiteko jarraitu beharreko pausoak behar bezala menperatzen ez dituztenez, pilota azkarregiak egiten dituzte. Kontua da eskaria handiagoa dela eskaintza baino, eta ez dela behar adina ikertzen.
2.- ESKULARRUAK
Ander 1998an hasi zen pilotan jokatzeko eskularruak egiteko aukeran pentsatzen, bi artisau besterik ez zirela gelditzen ikusi zuenean, eta biak ala biak nahiko zaharrak gainera. Doneztebeko Eusebio Arreguirekin jarri zen lanbidea ikasten, eta, lau urtetan zehar, berekin eman zituen larunbat goiz guztiak.
Anderrek bere irakaslearen prozesu eta material berberak erabiltzen ditu. Aldatu duen gauza bakarra, eskularruaren itxura da, 1900. urtearen inguruan erabiltzen zenera itzuli baita, pasaka eta laxoan jokatzeko oso egokiak, azkenaldian eskularru motzagoak egiten baitira, erreboterako aproposak. Joera horren aurrean, Anderrek denboran atzera egin eta modalitate bakoitzerako eskularru mota bat egitea erabaki du.
Laxoa. Eskubitara, eskularru zaharrena. |
Pasakarako, laxoarako eta erreboterako, modalitate bakoitzerako eskularru mota bat egiten du.
Gainera, eskularruek denboran zehar izaten duten bilakaera ere aztertzen ari da gure artisaua. Horregatik, 1700 urtearen inguruan erabiltzen ziren eskularru motak ere egin ditu. Hasiera-hasierakoak eskua babesteko besterik ez egiten ziren, baina, pixkanaka, egokitzen hasi ziren: jokoan eraginkortasun handiagoz aritzeko luzatu egin zen eskularrua, abiadura handiagoa lortzearren, pilotari efektu gehiago ematearren, eta urrutirago bidaltzearren. Aurrerapen horiek guztiek areagotu egin zuten jokoaren ikusgarritasuna.
Kontuan izan behar dugu eskularru ezberdinak erabiltzen zirela aurrelari eta atzelarientzat. Lehenengoenak motzagoak izaten ziren, hauen xedea pilota hartzea izaki; bigarrenek, berriz, eskularru luzeagoak erabiltzen zituzten, pilota ahalik eta urrutien bota behar zuten-eta, indarrez eta efektuarekin.
Edonola ere, eta bitxia dirudien arren, aurrelari eta atzelarien eskularruak ez ziren 1900era arte sortuko; ordura arte, laxoako jokalari guztiek eskularru mota berbera erabiltzen zuten, luzea, atzelarientzako modukoa.
Gaur egun Ander da honelako erremintak egiten dituen bakarra.