Argazkia
Starker
Argazkigintzako Mekanika
2005/02-18/03-04
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Lana
 Lanabesak
 Prezioak


ARTISAUA

  Germán Sigwald bere lantokian lanean.
Germán Sigwald bere lantokian lanean.
Germán Buenos Airesen jaio zen, 1964ko urriaren 22an. Oinarrizko ikasketak burutu ondoren, hortzen mekanika eta arkitektura ikasi zituen.

Argazkigintzako laborategi bateko saltzaile gisa hasi zen lanean. 1988ko egun batean, baina, emakume batek argazki kamera bat konpon zekiola eskatu zion, eta Germánek, konpromisoz, egingo zuela erantzun zion. Gero, beste bezero batek beste kamera bat konpontzea eskatu zion, eta horrela, pixkanaka, lehenagoko lana utzi gabe, konponketak egiteari ekin zion.

1990ean utzi egin zuen saltzaile lana, eta esklusiboki argazki kamerak konpontzen jarri zen. Buenos Aireskoa utzi gabe, Punta del Este-n (Uruguay) beste tailer bat zabaldu zuen, uda partean aritzeko.

María Victoria D’Alessandrorekin dago ezkonduta, eta hiru seme-alaba dauzkate: Sofía (1987an jaioa), Martina (1988an jaioa) eta Federico (1992an jaioa).

2002. urtean Donostiara etorri zen, eta Amarako etxebizitza batean hasi zen lanean, harik eta 2003an gaur egun daukan tailer-denda zabaldu zuen arte.

Inguru honetan gutxi dira arlo honetan aritzen diren artisauak, argazkigintzako denda gehienek Bartzelona edo Madrilera bidaltzen baitituzte tresna hauek konpontzera.

Argazkigintzako tresnak konpondu eta mantenimendu lanak egiteaz gain, elementu osagarri batzuk saldu ere egiten ditu (pilak, filmak, filtroak, zorroak, etab.).

Germán Sigwald
Erregezainen kalea 51, behea.
Antigua auzoa
20008 DONOSTIA
Tef. 943.314412
starker@grupostarker.com
www.grupostarter.com

 Galeria
Bilatu Euskonewsen