Argazkia
Starker
Argazkigintzako Mekanika
2005/02-18/03-04
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Lana
 Lanabesak
 Prezioak


HISTORIA

Aspaldikoa da “kamera ilunaren” fenomenoa; alegia, kamera bati zulo txiki bat (pin hole) egin eta bere barrualdean irudi bat islatzen denekoa. 1550ean Cardan-ek lente bat ipini zionean, nabarmen hobetu zen asmakuntza.

1727an, J. H. Schulze-k frogatu zuen zilarrezko nitratoz eta karez estalitako paper bat, eguzkitan jartzean, irudia erakusteko gauza zela. Printzipio horri berari helduz, Charles fisikari frantsesak lehendabiziko silueta-erretratuak lortu zituen 1780an.

Baina Nic?phore Niepce izango zen 1827an kamera ilun batekin espazio gorpuzdunei argazkiak atera zizkien lehendabizikoa.

1838an Daguerrek dagerrotipoa asmatu zuenez geroztik, Parisko kaleak dagerrotipoz bete zen.

Artisauaren lantokia.
Artisauaren lantokia.

1839an, Talbot britainiarrak horma sentikorrak asmatu zituen, itsasoko gatza eta zilar nitratoaz baliatuz.

1841ean, bost bat minutu eman behar ziren, geldi-geldirik, argazki batean atera ahal izateko. Horregatik agertzen da jendea aspaldiko argazkietan eserita eta atzean egitura bat daukatela, burua bertan ipini eta ez mugitzearren. Aipatu beharra dago hildakoei argazkiak ateratzeko ohitura handia dagoela.

1860 inguruan, norberaren erretratuak postal modura bidaltzeko ohitura zabaldu zen Europan. Horrenbeste gainera, ezen Parisen bakarrik 30.000 lagun aritzen zirela lan horretan.

1907an, Loumiere anaiek koloretako lehen argazkia atera zuten.

Beraz, koloretako argazkigintzaren lehen mendeurrena ospatzear gaude.

 Galeria
Bilatu Euskonewsen