Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
HISTORIA
Gaur egungo gazte batzuek, babesteko dohaina daukaten hainbat harri eramateko ohiturari jarraitzen diote. Kutun edo amuletoak ditugu harri horiek. Jakin ezazue planeta eta konstelazio bakoitza harri mota jakin bati lotuta dagoela.
PLANETAK eta HARRIAK:
Eguzkia (eskarbunkloa), Ilargia (diamantea), Marte (errubia), Merkurio (agata), Jupiter (krisolokola), Artizarra (esmeralda), Saturno (obsidiana).
PLANETAK eta METALAK:
Eguzkia (urrea), Ilargia (zilarra), Marte (burdina), Merkurio (merkurioa), Jupiter (eztainua), Artizarra (kobrea), Saturno (beruna).
Dakigunez, Historiaurreko gizakiak hainbat elementu erabiltzen zituen (maskor txikiak, harri bereziak, etab.); horietako batzuk, zorigaitza uxatzeko xedearekin, beste batzuk onura erakartzeko, eta hainbat eta hainbat apaingarri gisa baino ez.
Kutunik ospetsuenak, Egiptoko momiekin batera aurkitutakoak ditugu. Osasuna zaintzeko, zorigaitza uxatzeko eta zoriontasuna ekartzeko erabiltzen zituzten egiptoarrek kutunak.
Hiztegiaren arabera, zera dugu kutuna: zorigaitza uxatzeko eta zoriona ekartzeko dohainak dituen eta soinean eramaten den elementu txikia. Beraz, ez gara oker ibiliko gurutze, domina eta eskapularioak kutunak direla esanez gero.
Euskaraz, kutun izendatzen ditugu amuletoak. Bada, hauen artean bi mota bereizi behar ditugu: erlijioarekin lotuta daudenak eta ez daudenak.
Kutun erlijiosoa, larru mehez edo oihalez egindako poltsatxo bat izaten zen, laukia gehienetan, barruan ebanjelioko hitz batzuk idatzita zeramatzan paper bat zuela -normalean, San Juanen ebanjelioaren hasierako pasartea-. Horregatik, zenbait lekutan ebanjelioak edo begizko kutunak izena eman izan zaie.
Lepotik zintzilik eramaten ziren eta, jendearen iritzian, ijito, beltz eta beste gutxiengo batzuek botatako begizkoen aurrean babesteko modurik eraginkorrena ziren. Haur guztiek eramaten zuten kutun bat, gerrikoan kateorratz batekin lotuta.
Ezin dugu ziurtatu gure artisauak metala (zilarra, urrea) eta harri naturalak hainbat teknikaz konbinatuz egiten dituen piezek kutunen eraginkortasunik izango ote duten, baina, edonola ere, ikusgarria da beren diseinuaren edertasun estetikoa. Aurrerago genion bezala, benetako artelanak ditugu eskulan hauek.