Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
SARRERA
Euskonews-eko 237. zenbakian, 2004ko urtarrilaren 9an, AITOR DIEGO eta AURKENE REMENTERIAren fitxa aurkeztu genizuen. Bi artisauok zilarra lantzen dute.
Gaurkoan, besteak beste zilarra lantzen duen artisau berri bat emango dizuegu ezagutzera foro honetan.
Beren artean ezberdintasunik azpimarratu behar izanez gero, esango genuke gure gaurko artisauari, ASUN ESNALi, piezei beste zenbait elementu eranstea gustatzen zaiola, konbinaketak egitea alegia, nagusiki harri naturalekin, esmalteekin eta metal koloredunekin jolastuz, artelan koloretsu eta modernoak sortzeko.
Gure artisauak besteak beste elementu sinboliko eta kutun edo amuletoak egiten dituenez, aukera egokia izan daiteke tarte honetan gai horri buruzko hainbat datu azaltzeko.