Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prezioak |
SARRERA
Orain
arte, sekula ez dugu artisau "markoztatzailerik" elkarrizketatu;
hots, bere artea obren balioa handitzera zuzentzen den artisau bati, obra
hori koadro bat, esmalte bat edo objektu bat izan. Horregatik, Gerard Danné
artisauarengana jo dugu.
Bere tailer-dendan sartu orduko, egur usainak hartu gaitu, eta ehunka artelanetara
joan zaizkigu begiak: markoztatutako koadroak batzuk, eta hutsak egon arren
harmoniaz betetako markoak besteak. Horrelako egoeretan tamaltzen da bat
hain etxe txikia izateaz; ez, zuzenago esanda, etxean hain horma libre gutxi
izateaz.
Gure ohiturari jarraituz, gaiari buruzko azalpen historiko labur bat eginez emango diogu hasiera fitxari.