Argazkia
Domingo Bustiñaga
Maketak eta Makilak
2005/05/06-20
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Erremintak
 Prezioak


ARTISAUA

Artisaua.  
Artisaua.
1925eko azaroaren 20an jaio zen, Zizurkilen.

18 urte zituenean, Zarauzko Lizaso y Compañía altzari fabrikan hasi zen lanean, zeina udalerriko tren geltokiaren parez pare baitzegoen. Handik hiru hilabetera, bere koinatuak, Juan Ugaldek, altzarien fabrika txiki bat zabaldu zuen beste lau bazkiderekin batera, eta 13 urte eman zituen han lanean.

31 urterekin, zurezko jostailuak eta musika tresnak egiten zituen “Enrique Keller, S.A.” enpresa zarauztarreko arduradun gisa kontratatu zuten. Hantxe hasi zen zur exotikoak eta beren mekanizazioa ezagutzen.

1950ean, Juana Goikoetxearekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten. Margolaria da eta Miamin bizi da.

Lanpostuan 23 urte eman ostean, 54 urterekin bihotzeko ebakuntza egin zioten, eta lana utzi beharra izan zuen. Osatutakoan, denbora-pasa modura zurezko artisautza lantzen hasi zen, ondo ezagutzen baitzuen lehengaia.

Gaur egun, 80 urterekin, goizero-goizero aritzen da bere zaletasun hau lantzen.

Domingo Bustiñaga Maíz
Bizkai-kalea, 11-3º D.
20800 ZARAUTZ

 Galeria
Bilatu Euskonewsen