Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Erremintak | |
Prezioak |
HISTORIA
Beste produktuak. |
Ezagutzen ditugun lehendabiziko automatak K.a. 1500 urtekoak ditugu, Etiopiakoak. Amenhotep-ek Etiopiako Memon erregearen estatua bat eraikiarazi zuen, zeinak, eguzki izpiek jotzen ziotenean, soinu berezi batzuk ateratzen zituen.
K.a. 500. urtean, King-su Tse txinatarrak banbuaren zurez egindako hegazti hegalari bat sortu zuen, eta jauziak ematen zituen zaldi bat.
K.a. 400 eta 397. urteetan, Tarentoko Archytar-ek usakume bat egin zuen, pibote batetik zintzilikatzen zena, eta ur zorrotada batekin hegan egiten zuena.
K.o. 62. urtean, Alexandriako Heronek “Automata” izeneko liburua idatzi zuen, non mugitzen ziren hainbat elementu deskribatzen zituen, erabilgarriak baino gehiago bitxiak zirenak.
Guztira 2.500 urte igaro dira lehendabiziko elementu haietatik gaur egun industrian erabiltzen diren eta egunetik egunera asmatzen diren robotak bitartean.
Edonola ere, gizakiak, historian zehar, mugimendu zein ekintzak artifizialki sortzeko izan duen interesa da garrantzitsuena.