Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Erremintak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ERREMINTAK
Lanerako, haritz amerikarraren, pagoaren eta gaztainondoaren zura erabiltzen du nagusiki. Inguruko biltegietako batean erosten du egurra.
Beharrezkoa izanez gero, arotz bati pieza batzuk muntatzea eskatzen dio, azalera handiagoa izan dezan lantzeko prest. Piezaren kanpoaldeari itxura berezirik eman behar izanez bero, berriz, gure artisauak inguratzeko zerra bat erabiltzen du.
Gaztainondoa da gehien gustatzen zaion lehengaia, bi arrazoigatik: oso ondo lantzen delako erremintekin -ez baita ez gogorregia, ez bigunegia ere-, eta asko atsegin duelako bere ehunduraren eta kolorearen kalitatea.
Erreminta gutxi erabiltzen ditu: gubiak, trintxak, mailua, arraspak, metroak, konpasak, eskuairak, sarjentak, zerroteak, bihurkinak, igorkiak, aliketak eta ezer gutxi gehiago.
Berak zorrozten ditu bere erremintak: elektro-esmerilagailuan lehendabizi, eta olioarekin zorrozteko harrian ondoren.
Erabiltzen dituen gubia, PFEIL markakoak dira, suitzarrak, bere iritzian merkatuan dauden onenak baitira. URKO markako bilduma bat ere badu.
Makinei dagokienez, zulatzaile elektriko bat du.