Argazkia
Maider Kalonje
Zurezko Tailuak
2005/05-20/06-03
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Erremintak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Zura zizelkatuz, produktu ugari egiten ditu: giltzatakoak, ordulariak, esekitokiak, ispiluak, argizaiolak, etab. Elementu alegorikoak ere lantzen ditu: hala nola lauburuak, ezkutuak zein etxe, baserri, denda, elkarte edo tabernen sarreran ipintzeko idazkunak.

Zura lantzeko orduan oso tradizionalak ez diren pieza batzuk egiten dituela esan beharra dago, ordulari eta esekitokiak adibidez. Gaur egungo forma eta diseinuak egiten ditu, modernoagoak, ezberdinak, itxura ugaritakoak, geometrikoak batzuk eta irregularrak beste batzuk. Joera hori bera oso argi ikus daiteke bere obretan erabiltzen duen kromatismoan, kolore biziak erabiltzen baititu: pistatxoak, urdinak, gorriak, laranjak, orlegiak, etab., zuraren berezko edertasuna, irudimen eta modernitatearekin uztartuz.

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen