Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Erremintak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUA
Produktuak sortzeko, nagusiki honako pauso hauek ematen ditu:
1. Egin beharreko pieza paperean marraztea. Horretarako, kontuan hartu behar ditu piezaren neurriak, muntaketa, egin beharreko tailuak, etab.
2. Zuraren gainean, egin beharreko pieza arkatzez marraztea.
3. Gubia eta mailuaz, zizelkatzea.
4. Pieza muntatu ostean, hautsa kentzea eta beharrezko diren ukituak ematea.
5. Argizaria ematea. Zuraren berezko tonu eta tasunak azpimarratzea da kontua; horretarako, babestu eta edertzeko produktuak ematen zaizkio piezari, eta ez bere aberastasun naturala estaliko dutenak. Gure artisauak, berak egindako nahasketa bat aplikatzen du, argizaria, linazi olioa, Judeako betuna eta nogalina beroan eta proportzio egokian nahastuz.
Pieza bakoitzari, bere inizialak (M.K.) eta data ipintzen dizkio atzealdean.