Argazkia
Adarraga Sendia
Artisau Gozogileak
2005 / 07-29 / 09-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Txokolatea
 Boladuak
 Pastelak
 Prezioak


TXOKOLATEA

Adarragatarrek gozoki preziatu hau ekoizteko 1946. urtean erosi zuten ekipoak, honako elementu hauek zeuzkan:

Txokolatea egiteko, pauso hauek jarraitu behar dira. Lehenik eta behin, kakao alea txigortu eta birrindu egin behar da, eta ondoren azala kentzen zaio. Ale hori beroaren bidez ehotzen da, urtu eta orea sor dezan. Beste alde batetik, azukrea ehotu behar da, eta oratzeko makinara pasa, kakoarekin nahasteko. Handik fintzeko makinara eramaten da nahasketa, batu eta homogeneizatzeko. Gainera, kakao aleari hortxe kentzen zaio berez izaten duen azidotasuna ere.

Gero, berriz ere oratzeko makinan sartzen da, bigarren aldiz nahasteko. Ondoren, gau osoa beratzen uzten da.

Biharamunean, berriz ere oratzeko makinan sartzen da. Artisauaren esanetan, fase honetan txokolateak epeldu egin behar du. Maskorrik izanez gero -goian aipatu dugun tresna-, une honetan jarri beharko da martxan. Bukatzeko, txokolatea pisatu, eta moldeetan sartzen da, non, hozten denean, tableta edo bonboien forma hartuko baituen.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen