Argazkia
Adarraga Sendia
Artisau Gozogileak
2005 / 07-29 / 09-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Txokolatea
 Boladuak
 Pastelak
 Prezioak


BOLADUAK

Edari industrial modernoak agertu baino lehen, boladuen ura edanez itzaltzen zuen jendeak egarria.

Oraindik badira boladu horietakoak egiten dituzten gozogile artisau batzuk.

Boladuak egiteko, lehenik eta behin paperezko moldeak prestatu behar dira.

Ondoren, zuringoak eskuz irabiatu, eta elur punturaino iristen direnean, limoizko esentziaren tanta batzuk erasten zaizkie.

Jarraian, ur eta azukre beroko kobrezko ontzi batera bota behar da orea, eta 132 graduetara iristean, bola puntua izenekora heltzen da; hau da, azukrezko belakia sortzen da.

Krema oraindik bero dagoela, bola puntuan, moldeetara isurtzen da, eta laster batean hasten dira boladuak hazten eta puzten.

Minutu pare batean gogortutakoan, prest egongo dira jateko.

Boladuen ur freskoa, uda parteko hilabeteetako edaririk ohikoenetarikoa izan da urtetan zehar, eta, gainera, sendagileek ere sarritan aholkatzen zieten gaixo, haur eta zaharrei.

Gure zaharrek oraindik ere gogoan dauzkate boladu tradizional horiek edaten zituzten festa eta erromeriak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen