Argazkia
Les Inclusions d´ Ainoa
Metakrilatoa
2005 / 09 / 09-23
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


HISTORIA

1862. urtean sortu zuen Alexander Parks kimikari ingelesak parkesina izenez bataiatu zuen lehendabiziko plastikoa. Oso material gogorra zen, eta nitrozelulosari esker lortzen den boli edo marfilaren antzeko ehundura zeukan. Handik zazpi urtera, John Wesley Hyatt-ek, billarreko bolak marfilaren ordez beste lehengairen batekin egin nahian, zeluloide izeneko produktu bat asmatu zuen.

Hurrengo urteetan, aurrerakuntza gehiago emango ziren: 1897an galalita aurkitu zuten; 1904 eta 1909 artean, lehendabiziko termoplastikoak; 1924an, industrialki ekoiztutako binilozko azetatoa; 1928an, beira akrilikoa edo plexiglasa. Baina 1933tik aurrera hasiko ziren, polietilenoa aurkitutakoan, plastikozko elementuak industrialki ekoizten: polietilenoak, polipropilenoak, poliamidak, poliuretanoak, poliazetilenoen erretxinak, beira akrilikoa, poliestirenoak, polibinilo kloruroak, poliesterrak, etab.

Poli delakoa (metal metakrilatoa), batzuek PMMA deitzen dutena, plastiko garden bat da, eta kasu askotan beiraren ordez erabiltzen da: leihoetan, koadroen kristaletan, altzarietan, errotulazioetan, etab. Gure kasuan, baita artisautzako elementuak sortzeko ere.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen