Argazkia
Les Inclusions d´ Ainoa
Metakrilatoa
2005 / 09 / 09-23
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

Metakrilato garden edo poliesterrezko piezen barruan txertaketan egitean datza gure artisauaren espezialitatea.

Horretarako, pauso hauek eman behar dira:

Lehenik eta behin, egin nahi duen piezaren neurriko molde bat prestatzen du, normalean kristalezkoa izan ohi dena.

Bere barrualdean, sartu beharreko pieza eutsiko duen oinarri bat ipintzen da, zeina hiru isurkariren arteko nahasketa batekin betetzen den, metakrilato edo poliester erretxinaz, katalizatzailez eta azeleratzailez alegia. Nahasketa hau, gogortzen denean, behar duen oinarri garden bihurtzen da.

Esan beharra dago hiru elementu hauen arteko nahasketak bero handia botatzen duela.

Dena den, produktuarekin (metakrilato edo poliester) eta katalizatzailearekin bakarrik ere egin daiteke, azeleratzailearen ordez labea erabiliz.

Pieza gogortzen denean, barnean txertatu nahi diona sartzen dio, eta gainean, berriz ere, hiru elementuen arteko nahasketa botatzen zaio.

Barruan sartu beharrekoak ongi jasaten baldin badu beroa -hala nola, maskor batek-, ez da inongo arazorik egongo. Baina barruan txertatu beharrekoa delikatuagoa baldin bada tenperaturaren aldetik -zigarro pakete bat, adibidez-, oso poliki bota beharko zaio gainean nahasketa, edota produktuen proportzioak aldatu beharko dira, erreakzioak ahalik eta gutxien igo dezan tenperatura. Artisauaren esku onaren adierazle da, hain zuzen ere, hiru elementuok (erretxina, katalizatzailea eta azeleratzailea) behar bezala nahastea.

Elementua gogortutakoan, molde lanak egin dituzten kristalak kentzen ditu, eta bizarrak mozteari ekiten dio. Ondoren, aurpegiak fintzen hasten da, ispiluen kalitatea lortu arte.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen