Argazkia
Les Inclusion d´ Ainoa
Metakrilatoa
2005 / 09 / 09-23
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Metakrilato gardeneko piezetan sarturiko objektuak egiten ditu; horregatik, "beira organikoan eginiko txertaketak" direla esaten du berak.

Bi produktu mota egiten ditu: sormenezkoak alde batetik, bere irudimena lantzen laguntzen diotenak, eta enpresa edo partikularrek enkargaturikoak bestetik, dela merkataritzako sustapen bat egiteko, dela opari edo garaikur modura emateko.

Egiten dituen sormenezko produktuen artean, objektu ugari ikus ditzakegu (papergainekoak, arkatzak sartzekoa, etab.), barrualdean mota orotako elementuak dauzkatela: animaliatxoak, maskorrak, itsasontziak, bileteak, ordulariak, zigarro pakete hutsak, edari freskagarrien latak, etab.

Patricken hitzetan, bera da Euskal Herri osoan gisa honetako produktuak egiten dituen artisau bakarra.

Ainhoan bertan daukan denda batean saltzen ditu bere produktuak, zeinaren atzealdean aritzen baiten horiek sortzen.

Artisautza azoka batzuetan ere hartu du parte; hala nola, Baionan eta Durangon urrian egiten direnetan, eta Carrefour edo BAB bezalako saltoki handietan antolatzen direnetan.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen