Sarrera | |
Historia | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Entsalada ontziak, morteiruak, pitxerrak, ogi saskiak, fruta ontziak, eta elementu apaingarriak (mahaiak, lanparak, erlojuak, etab.) egiten dituzte.
Olibondo zurezko piezen bereizgarri nagusia euren zain edo zerroak dira; horregatik, apaingarri modura erabiltzen dira nagusiki, edo fruta ontzi bezala. Edonola ere, kontuan izan behar da ezin direla ontzi garbigailuan sartu. Ezin dira oso material beroekin erabili, eta ezta bero edo hotz handiko lekuetan utzi ere, zartatu egin baitaitezke. Eguzki galgatan uztea ere ez da komeni. Ez dira uretan garbitzeko beharrezkoa den denbora baino gehiagoz utzi behar. Xaboi leunak eta ur epela erabili behar dira garbitzeko, ondo lehortu, eta, erabili ondoren, oliba olioz igurtzi, ontzia babestuta izateko.
Beren produktuak hartu eta artisautza azoketara joateko ohitura daukate, eta kanpoan ere asko saltzen dute.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria