Argazkia
Pimfa
Olibondoaren zurezko artisautza
2005 / 11 / 04-18
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


HISTORIA

Olibondoa, garaiera handikoa ez den arren, bizitza luzeko zuhaitza dugu. Enbor motza du, bihurritua, eta adar lantzeolatu orlegiak, denborarekin ilunduz doazenak.

Mesopotamian hasi ziren lehen olibondoak lantzen, K.a. 5000. urtean, basolibondoetatik abiatuta.

Dirudienez, garai hartan bertan, neolitikoan, hasi ziren Kretan olibetatik olioa ateratzen.

Sinbologia aberatseko zuhaitza da olibondoa, bakearekin, ugalkortasunarekin, garbikuntzarekin, indarrarekin, garaipenarekin eta ordainsariekin lotu izan baita.

Grezian, Atenea jainkosari eskainia zegoen.

Txinan, ontziak egiteko erabiltzen zuten bere zura, pozoi eta edabeak neutralizatzeko gauza zela uste baitzuten.

Japonian, berriz, adeitasunaren, arrakastaren eta garaipenaren ikurra zen.

Judaismoak eta kristautasunak, bakearekin lotzen dute. Hala, usoak olibondo adaxka bat eraman omen zion Noeri uholde unibertsalaren amaiera adierazteko, eta, kondairak dioenaren arabera, Kristoren gurutzea bera ere olibondo eta zedroaren zurez zegoen egina.

Islamarentzat, zuhaitz guztien artean nagusia da olibondoa, munduko ardatza, Profetaren sinboloa, arbola bedeinkatua, argiari (olioagatik) eta elikagaiei (olibengatik) lotua.

Gaur egun, modan dago hirietako parke publikoetan olibondoak apaingarri gisa ipintzea.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen