Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
1950eko abenduaren 16an jaio zen, Kordoban. 20 urte zeuzkanean, Gipuzkoara etorri zen. Ordezkapen lanetan aritu zen lehenik, harik eta Hondarribiako Bidasoa Ospitalean zaindari gisa hasi zen arte. Bertan darrai gaur egun.
Matxalen Espaderorekin ezkonduta dago, eta 3 seme-alaba ditu: Jorge (1983an jaioa), Julen (1986) eta Maialen (1992).
Kaligrafia
Jesúsek beti izan du liburu eta hizkiekiko zaletasuna. Dena den, hasieran zailtasunak izan zituen, kaligraforik ezagutzen ez zuenez, ez zekielako nondik hasi. Monasterio batzuetara idaztea bururatu zitzaion, Erdi Aroko idazkerari buruzko fotokopia edo informaziorik bidal ote ziezaioketen galdezka, baina inork ez zion erantzun.
1990 urtearen inguruan, Bidasoako Eskualdeko Ospitaleko liburuzainarengana jo zuen, laguna duen José Antonio Oroquieta Ayerrarengana, eta honek nazioarteko letra gotikoz idatzitako faksimile batzuk utzi zizkion, latinez idatzita. Gure artisauak "nazkatu arte" kopiatu omen zituen orri hauek.
Arazoak izan zituen Erdi Aroko idazkeran idatzi ahal izateko luma-mutur egokiak aurkitzeko ere. Azkenean, han-hemenka bila ibili ostean, Donostiako Tamayo paper-dendan aurkitu zituen, kaligrafia gotikoko koadernotxo batekin batera. Horrela ikasi zuen kaligrafia, modu autodidaktan, landu eta irakurtzearen poderioz.
Sarritan irabazi du Donostiako Nerecán paper-dendak urtez urte antolaturiko Kaligrafia Lehiaketa, Espainia osoan egiten den gisa honetako lehiaketa bakarra.
Honako erakundeetako bazkidea da: Frantziako Kaligrafiako Zentro Nazionalekoa, Madrilgo Kaligrafo eta Iluminatzaileen Elkartekoa, eta Espainiako Idazketa Elkartekoa.
Jesús Patón del Moral Pagogaina kalea 45. 20301 IRUN Tef. 943 61 50 68 |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria