Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
HISTORIA
Kaligrafiaren artea Txinan sortu zen, duela 2.000 urte. Banbuzko makiltxoak eta ilez egindako pintzelak erabiltzen zituzten zetaren gainean idazteko. Mendeak igarotzen joan ahala, estiloa aldatzen joan da, baina gaur egun idazketak artea izaten jarraitzen du Txinan.
Kultura arabiarra ahoz transmititzen zen. Jalil ibn Ahmad al-Farahidi izan zen idazkera arabiarraren arauak finkatu zituena, 786. urtean. Islamean irudiak ezabatu zirenean, arte dekoratiboa kaligrafiaren bidez garatu zen; beraz, ez da harritzekoa arabiar kaligrafiak hain maila ona lortu izana.
Mendebaldean, berriz, hasiera batean liburu sakratuak transkribatzeko erabiltzen zen idazketa, eta, hortaz, fraideen esku zegoen kaligrafa. Horregatik, kopisten tailerrak monasterioetan egoten ziren.
Judaismoan, berriz, errabinoak arduratzen ziren tora transkribatzeaz. Horretarako,
oihal sakratua edo talit delakoa ipintzen zuten sorbaldan, testu sakratuak
irakurtzeko erabiltzen zuten bera.
Mendebaldean,
arrazoi praktikoek bulzatuta hasi ziren eskuizkribuetan idazkera karolingioaren
ordez idazkera gotikoa erabiltzen, letrak estuagoak izatean espazioa hobeto
aprobetxa zitekeelako.
Letra gotikoa hainbat mendez erabili zen. Inprentan eginiko lehen liburuek kaligrafia hori bera erabiltzen zuten, eta baita kodexetako alboko apaingarriek ere.
Gure artisauaren esanetan, Europan badira arte hau profesional moduan lantzen duten kaligrafo batzuk, eta, horien artean, kaligrafia arabiarrean aritzen direnak azpimarratzen ditu bereziki, paregabeak iruditzen zaizkiolako.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria