Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PROZESUA
Kopiak egiteko, jatorrizkoak eskuratzen saiatzen da, baina ezinezkoa izanez gero, liburu zein aldizkarietara jotzen du bere obretarako datuak lortzeko.
Kalitatezko obren kasuan, arkumearen edo ahuntzaren larru ondua erabiltzen du gehienetan, eta kalitate txikiagokoen kasuan, pergamino itxurako kartoi mehea.
Tuteran erosi ohi du pergaminoa, jada kalifragoentzat prestatuta. Bitxikeria modura esan oraindik ere "oinetan" neurtu eta kobratzen dela.
Egin beharreko lan motaren arabera aukeratzen du idazteko erabiliko duen tresna: banbuzko kanaberak, hegaztien lumak edota hainbat itxuretako luma-mutur metalikoak.
Landan aurkitzen ditue hegaztien lumak, eta gero bere beharretara egokitzen ditu. Orokorrean, putre zaharren lumak hartzen ditu, adinagatik hil direnenak, hain zuzen ere helduen lumak direlako guztien artean onenak, handi eta gogorrak izaten baitira. Denboraldi batez lehortzen utzi behar dira, itsatsita daukaten materia organikoa galtzeko, eta kendu egiten zaie lumatxa, ez duelako ezertarako balio. Ondoren, zein xederako erabiliko duen kontuan hartuz, luma mozteari ekiten dio: aho zuzenekoa, zeiharrekoa, mm 1 edo 2koa, etab.
Bereziki kaligrafoentzat izaten diren luma-mutur metalikoak ere erabiltzen ditu. Itxura ezberdinekoak izaten dira, eta mm 1etik 5era bitartekoak.
Aipaturiko guztiaz gain, arkatzak, gomak, erregelak eta pintzelak ere erabiltzen ditu.
Denda espezializatuetan erosten ditu tintak, PELIKAN, PARKER, WINSOR & NEWTON markakoak eta abar. Orokorrean tinta txinatar beltz eta gorria erabiltzen ditu, eta urre zein zilar kolorekoak. Koloreak moteltzeko, ur distilatua erabiltzen du.
Lupak ere funtsezkoak dira bere lanean. Hainbat dauzka.
Edonola ere, gure artistak dioen bezala, garrantzitsuena PAZIENTZIA izatea da, bertute horixe baita kaligrafo batek lan onak egiteko behar duena.
Bezeroaren eskaria jaso ondoren, eta lanaren ezaugarriak zehaztu ostean, paper arrunt batean zirriborro bat prestatzen du, zenbateko marjinak utzi behar dituen jakiteko. Hizkiak joango diren lekuetan marra batzuk marrazten ditu, eta ondoren bi lerro idazten ditu, lanak izango dituen hizki motekin; horrela, lerro bakoitzeko zenbat testu sar daitekeen ikusten du, eta aukeratutako pergaminoan testua ondo sartzen den egiaztatzen.
Ondoren, marjinak eta lerroak arkatzez markatu ditu, eta lanari ekiten dio. Behin testua idatzi ondoren, ezabatu egiten ditu arkatzez markatutako lerroak.
Letra larriak erabili behar izanez gero, landare itxurako elementuekin apaintzen saiatzen da. Gehiago atsegin ditu landare itxurako aipaingarriak, pertsonaiak edo animalia itxurakoak baino.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria