Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PROZESUAK
Bezeroak zer nahi duen azaltzen dio artisauari, dela argazki bat eramanez, dela artisauak berak aurkezten dion katalogo edo album batean oinarrituz.
Batzuetan artisauak jartzen du material guztia, eta besteetan bezeroak eramaten du harria -adibidez, bidaia batean erosi duena, edo antzinako bitxi bat-. Zenbaitetan, urrea ere eramaten diote, urtu eta berriro erabiltzeko.
Artisaua lanean. |
Egin beharrekoa zehaztu ondoren, artisauak aurrekontu bat prestatzen du, eta, bezeroak onartuz gero, lanari ekiten dio. Gure artisauak ez du aurrez diru kopururik eskatzen, ohikoa hori den arren; konfiantza izaten du bezeroarengan.
Lana bukatutakoan, bezeroari eman eta kobratu egiten dio.
Lanabesak
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria