Argazkia
Luis Iglesias Baldeón
Bitxigilea eta Engastatzailea
2006 / 03-31 / 04-14
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


HISTORIA

  Libiako ezkontzetako bitxiak
Libiako ezkontzetako bitxiak.
EUSKONEWSeko aipaturiko fitxetan (237, 295 eta 317. zenbakiak) bitxigintzaren jatorriaz eta historiaz mintzatu ginenez, ez dugu bertan esandakoa errepikatuko. Interesa duen irakurleak, hara jo besterik ez du. Gaurkoan aurkeztuko dizkizuegun lanbideak definitzera mugatuko gara.

BITXIGILEA

Bitxiak egiten dituena.

BITXIA

Metal bitxizko objektua, batzuetan perla edo harri finekin hornitua egoten dena. Apaingintzarako erabiltzen dira nagusiki.

URREGILEA

Urregintzan diharduen langilea.

URREGINTZA

Urre edo zilarrezko obrak, edo metal horiekin egindako ertzak egitean datzan ogibidea.

ENGASTATZAILEA

Piezetako harriak "engastatzen" espezializatuta dagoena. Harriak metalean bertan txertatzean datza. Horretarako, beranaren laguntzaz puskatxo bat altxatzen metalean, eta pusketa hori izango da harria eutsiko duena. Punta leundu egiten da, eta bola itxura ematen zaio.

Ez da bitxigilearen lanbide bera.

Orokorrean, brillantea (diamanteak), errubia, zafiroa eta esmeralda erabiltzen dira lanerako. Pixkanaka, baina, beste harri batzuk ere hasi dira erabiltzen: zitrinoak (kuartzo mota bat), amatistak, zirkonita -gaur egun oso erabilia-, kuartzo distiratsua eta kuartzo keztatua.

Arazoa, gogortasuna izaten da. 1etik 10era doan Mons-en eskalan, diamanteak 1a du, zafiro eta errubiak 9 dauzkate, zirkonita, amatista, kornalina -Irango gizonezkoek eraztunean eraman ohi dutena- eta kuartzoak 7. Ez da komeni hortik beherakoak engastatzea.

BITXIAK KOKATZEA

Atzapar batzuen bidez, harriak piezari lotzeko modua.

GRABATZAILEA

Gainazal batean -gure kasuan, metalean-, marrazki, hizki edo antzekoa grabatzen duena, ebakiduraz.

Sail honetara ekarri dugun artisaua bi hitzen bidez definitu dugun arren (bitxigilea eta engastatzailea), bitxigile-urregile-engastatzaile-kokatzaile-grabatzailea dela esan genezake.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen