Argazkia
Luis Iglesias Baldeón
Bitxigilea eta Engastatzailea
2006 / 03-31 / 04-14
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Aitak eta semea, bitxiak egiten zein konpontzen aritu dira: besokoak, eraztunak, lepokoak, intsigniak, etab. Urrezkoak gehienbat, zilarrezkoak zenbaitetan, eta platinozkoak oso gutxitan. Banakako lanak egiten ditu beti, ez seriean. Behin, automobil baten giltza urrean egitea eskatu zieten. Egin zuten, bai, eta bazebilen gainera!

Argi dezagun urre zuria deitzen zaiola 18 kilateetara jaisteko kobre eta zilarra erabili beharrean, paladio, zilar eta kobrezko "liga" bat sartzen zaion urreari. Prezio aldetik, berdintsu dabiltza. Zertxobait garestiagoa izaten da "rodiatua" eransten zaionean, hau da, rodiozko bainu bat ematen zaionean, lerdentasun eta distira handiagoa ematen duen beste metal zuri bat, prezioa ere apur bat igotzen duena. Batzuetan, zilarra "rodiatu" ere egiten dute, distira handiagoa ematearren.

Gazteei ez zaie urrearen kolore horia gehiegi gustatzen, eta, horregatik, ezkontzako eraztunak urre zurian egiteko joera daukate.

Bitxi-dendatarako egiten du lan gehiena, Donostian bertan zein probintzian daudenetarako.

Tailerrera hurbiltzen diren partikular batzuentzat ere aritzen da lanean. Eraztun, zintzilikari zein eskumuturrekoak -harridunak gehienbat- dira gehien eramaten dizkieten piezak, gizonezko zein emakumezkoentzat -azken hauentzat, batez ere-.

Lehenengo Jaunartzea egin dutenei urrezko eraztun zigiludun bat oparitzeko moda galdu egin da; gaur egun ez da ohitura hori jarraitzen. Gauza bera emakumeek, izandako haur bakoitzeko, urrezko eskumuturreko eta domina bat eramatearekin, beren izen eta jaiotze datarekin. Bi moda hauek 80ko hamarkadan desagertu ziren. Jaioberriei dominatxo, lepoko eta zigilua oparitzeko ohitura, berriz, 90eko hamarkadan galdu zen.

Piezak tasatu ere egiten ditu. Horretarako, piezaren zama eta kalitateari erreparatzen dio; ez, ordea, antzinatasunari.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen