Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
HISTORIA
Aurreko aldi batean adierazi genuen bezala, gizakiak Historiaurretik erabiltzen ditu elementu apaingarriak. Sumerren urrezko bitxi ugari aurkitu dituzte errege-erreginak hilobietan. Egiptoarrek, bestalde, kalitate handiko bitxiak egiten zituzten, metala eta beira nahasiz.
Antropologoen esanetan, elementu horien helburua, hasiera batean, ez zen apaintzea bakarrik; gaitzak uxatzeko babesgarriak ere baziren.
Zilarra, gure artisauak lantzen duen lehengaia, elementu pasibotzat jo izan da beti -eta urrea aktibotzat-, eta ilargiarekin eta urarekin lotu izan da. Garbitasuna sinbolizatzen du.
Egiptoko mitologiaren arabera, jainkoen hezurrak zilarrez zeuden eginda, eta haragia urrez. Horregatik zuten zilarra bizitzeko hain beharrezko.
Europan, Erdi Aroan, babesteko dohaina zeukatela pentsatzen zutelako egiten zituzten zilarrezko bitxiak.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria