Argazkia
Juanjo Ucar Jiménez
Zilarraren Artisaua
2005 / 10 / 07-21
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

A.- BITXIAK

Zilarrezko artikuluak soldadura bidez egiten ditu, edota errematxez, beharrezkoa izanez gero. Berak ez du zilarra urtzen, ez baititu pieza seriatuak egiten. Pieza bakoitza bakarra izaten da, berezia. Inoiz piezaren bat urtu behar duenean, lagun baten tailerrera hurbiltzen da, honek galda diezaion.

Haria, txapa eta zilarrezko hagatxoa erabiltzen ditu.

Horregatik, lanabes gutxi erabiltzen ditu:

Makinei dagokienez, berriz:

Patinak egiteko, oxidatzeko gatz berezi batzuk erabiltzen ditu, denda espezializatuetan saltzen dituztenak.

Ehundurak urraduren bidez lantzeko, fresak erabiltzen ditu.

B.- EZKUTUAK

Danborradetako ezkutuak egiteko, azidoaren bidez lantzen ditu grabatuak. Prozesua honakoa da:

1.- Lehenik eta behin, egin beharrekoa marraztu edo diseinatzen du. Bezeroari erakutsi eta honek onespena ematekotan, elementua prestatzen hasten da.

2.- Behin betiko marrazkia prest izatean, tailer espezializatu batera eramaten du, fotolitoa egin eta marrazkia pantailara pasa diezaioten -intsolazio prozesuaren bidez-.

3.- Inpresio serigrafikoari esker, eta azidoak ondo jasaten dituzten tinta berezi batzuen bidez, pantailako irudia letoizko plaketan islatzen du.

4.- Azido nitrikoaren tratamendua ematen die ondoren. Azidoak ez du erasotzen tintak babesturiko eremua, baina bai babesik gabe dagoena. Zenbat denbora eta azido beharko dituen kalkulatzen du.

5.- Urarekin ondo garbitzen du.

6.- Jantziari lotzeko amarratzeak soldatzen ditu atzealdean.

7.- Azken ukitu modura, leundu egiten du.

Kontuan izan behar da elementu hauek zama gutxikoak behar dutela izan, kapela, uhal edo uniformeei josita joaten direlako. Beraz, plaka arina izan behar du, eta, ahal dela, lodiera gutxikoa.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen