Argazkia
Juanjo Ucar Jiménez
Zilarraren Artisaua
2005 / 10 / 07-21
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Zilarrezko bitxiak egiten ditu, eta beste zenbait materialekin nahastutakoak ere bai; hala nola, kobrearekin edo letoiarekin. Enkargatzen diotenean, urrezko piezak ere egin ohi ditu. Ehundura berriak sortzea gustatzen zaio, dela azidoen bidez, oxidazioen bidez, edo eskoplo, lixa eta abar bezalako tresnen bidez.

Horrela, kolore eta erliebe ugaritako elementuak sortzen ditu, hamaika forma geometrikotan. Hutsune eta zuloekin ere jolastu ohi du.

Eraztunak, lepokoak, belarritakoak, eskumuturrekoak eta abar egiten ditu.

Bestalde, probintzia osoko danborradetan parte hartzen duten kideen uniformeetarako letoizko ezkutuak ere egiten ditu. Egin ez ezik, diseinatu ere egiten ditu.

Bitxiak ere berak sortu eta egiten ditu. Enkarguen kasuan, zirriborro bat egiten du lehendabizi, eta bezeroari erakutsi; honen gustukoa izatekotan, orduan ekiten dio pieza egiteari. Aipatu digunez, gaur egun zilarrean egindako diseinuzko eraztun asko egiten ditu ezkontzetarako.

Lagunentzako konponketak egiten ditu, eta baita enpresa oparien serie txikiak ere.

Lan asko egiten ditu bitxidendentzat.

1981ean, ARCO artisautza elkarteak Donostiako udaletxearen azpialdean antolaturiko artisautza azokan hartu zuen parte lehendabizikoz. Handik aurrera, beste hamalau urtez ere joan zen.

Gaur egun, urtean dozena bat azokatara joaten da (Errenteria, Getxo, Ordizia, Zarautz eta abar).

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen