Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Donostian jaio zen, 1957ko martxoaren 16an. Peñaflorida Institutuan egin zituen ikasketak. 1973an, 16 urterekin, Lasarte-Oriako Neumáticos Michelín enpresan hasi zen lanean, eta hiru urte eman zituen bertan.
Eskulanak egiteko zaletasunak bultzatuta, 19 urterekin zaborretan aurkitutako koadro eta markoak jasotzen, zaharberritzen eta azoka txikietan saltzen hasi zen. Gerora, oihalen artisautza lantzeari ekin zion (poltsak, gerrikoak, jaka luzeak eta abar), guztiak ere azoka txikietan salgai jartzeko.
Lakabeko lagun batzuen eraginez, metala grabatzeko artisautzari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk jaso zituen 1980an. Donostiara itzulita, metalen artisautzan jarri zen buru-belarri lanean, teknika eta prozedurak bere kabuz hobetzen zituela.
1988tik 1991ra bitartean, bitxigintzako hastapenei buruzko ikastaroak eman zizkien lan merkatuan sartu nahi zuten langabetuei.
1995ean, Donostiako Artisautza Azoka desagertzean, desegin egin zen artisauen ARCO taldea. Handik urtebetera, 1996an, Gabiltza Artisau Elkartea sortu zen, eta 2001ean bertako kide egin zen gure artisaua. Hurrengo batzarrean, zuzendaritzako kide izendatu zuten, eta zortzi hilabetera presidente. Bi urte eta erdi eman zituen karguan. Elkarteko presidenteordea da gaur egun (www.gabiltza.org).
Gipuzkoan hiru artisau elkarte ditugu gaur egun: GABILTZA, ARBASO eta LUR.
Ezkonduta dago, eta bi seme-alaba dauzka: Aitor (1989) eta Lucía (1993).
Juanjo Ucar Jiménez Tailerra: Gaztelu Taldea kalea 8, atzealdea Helbidea: Aduna plaza 5, 4. E E-mail: jujoukar@euskalnet.net |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria