Argazkia
Carmelo Boneta Lopetegui
Altzari etnografikoen erreprodukzioa
2006 / 04 / 14-28
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Zurezko elementu etnografikoak erreproduzitzen ditu: argizaiolak, atabakak, ezkutuak, atrilak, gatzontziak, kutxak, idazmahaiak, karrakak, konpletak, matrakak, kriskitinak, “tremis”-ak (txokolatea mozteko), gapirioak, etab. Bere tailer-dendan saltzen ditu hauek guztiak.

Horrez gain, enkargu bidez erreprodukzio eta zaharberritze lanak ere egiten ditu.

Xehetasun osoz kopiatzen ditu piezak, baina, gainera, jatorrizko piezaren egur berbera erabiltzen du kopia egiteko. Zahar itxura emateko, kare bizian sartzen ditu lehendabizi eta urtean ondoren; horrela, kalitate handiko patina iluna lortzen du.

1968an hartu zuen parte lehen aldiz artisautza azoka batean, Iruñeko gotorlekuan antolaturiko “Merindadeen Astea” delakoan, eta, geroztik, azoka ugaritan izan da. Gaur egun gutxiagotara joaten da, dagoeneko ezaguna denez, bezeroak zuzenean joaten direlako bere tailerrera, produktuak enkargatzera.

Beste artisau batzuen piezak ere saltzen ditu, batez ere toska apaindua, baina baita kobrea, harria, etab.

Lizarrako buztinezko piezen bilduma eder bat du.

Denda
Denda.

Carmelok zaharberritutako piezen artean, bi azpimarratu behar ditugu: San Pedro parrokiarako erlikia-ontzi bat, zeinari zurezko euskarri berri bat jarri baitzion, boli zatiez estalita, eta San Andreseko erlikia-ontzia, aipaturiko santuaren omoplatoa gordetzen zuen ontzia, 1979an lapurtu zutena. Bada, antzinako argazkietan oinarrituz, Carmelok erlikia-ontziaren egurrezko erreprodukzioa egin zuen, eta ondoren zilar bozelduz estali. Barruan ipintzeko, santu horren beraren beste erlikia bat ekarri zuten Erromatik. 2002an amaitu zuen lana, eta prozesio ikusgarrian eraman zuten tailerretik elizara.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen