Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PROZESUAK
Orokorrean, haritzaren zura erabiltzen du lanerako, baina beste batzuekin ere aritzen da lanean (pagoa, gaztainondoa). Egurrak erosi eta tailerrean gordetzen ditu, urtetan zehar, lehortu eta “egonkortzeko”.
Zein pieza egingo duen erabaki ostean, dagokion txantiloia hartzen du, hauen bilduma zabala baitauka. Txantiloirik ez badu, egin beharreko irudia egurraren gainean marrazten du, eta, lodieran arrabotatzeko makinaren, zinta-zerraren eta abarren laguntzaz, ertzak markatzen ditu. Ondoren, esku-lana egiteko txanda datorkio. Horretarako, zizelkatzeko gubien bilduma eder bat dauka.
Lana bukatutakoan, pieza emeki-emeki lixatu, eta zahar itxura emateko azken bainua ematen dio.
Piezak muntaketa, metalezko elementu edo antzeko zerbaiten beharra badu, une horretan ipintzen dio.
Behin bukatutakoan, bere izena daraman etiketa bat ipintzen dio atzealdean.
Carmeloren esanetan, familiaren baten inor gaixotasun kutsakor baten eraginez hiltzen bazen, hildakoak erabilitako piezak kare bizian sartzen ziren, desinfektatzeko, eta ondoren uretan. Hori egitean, pieza erabat ilunduta gelditzen zen. "Azulina" izeneko nahasketaz margotutako pieza batzuk ere aurkitu ditu (urdin kolorea uretan disolbatu, eta pintzel baten laguntzaz margotzen zen).
MAKINAK
Honakoak ditu:
LANABESAK
Ugari dauzka:
BESTEAK
Ez ditzagun kontsumigarriak ahaztu:
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria