Argazkia
Christian Louis
Maisu Perfumista
2006 / 05 / 12-26
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artista
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Erretzean lurrin moduko ke usaintsua botatzen duen substantzia dugu PERFUMEA. Hedaduraz, edozein usain atsegin. Badu beste adiera bat ere: substantzia guztiz usaintsua, kosmetika eta perfumeriako produktuei usain atsegin zehatz bat ematen diena.

Perfume mota guztien artean zaharrena, intsentsua dugu. Hain zuzen ere latinetik dator perfume hitza, “per fumum”-etik dator, hau da, “kearen bidez”.

Bi perfume mota daude: naturalak eta sintetikoak.

Perfume naturalen jatorrian landareak edo animaliak egon daitezke. Lehendabizikoak hainbat modutan ateratzen dira (disoluzioaz, distilazioaz, etab.) landareen zati ezberdinetatik (loreak, fruituak, sustraiak, etab.). Esentzia olio hauek, gainera, propietate antiseptikoak dituzte.

Animalia jatorriko perfumeak gutxi dira. Alkoholean beratzen utzita lortzen dira (anbarra, musketa, kastoreoa eta abar).

Perfume sintetikoak, espezializatuta dauden laborategi kimikoek sortzen dituzte.

Babiloniako Mari hiriko Erregearen Jauregian K.a. 1810 urtean aurkitutako oholtxoek erakusten dutenaren arabera, “perfumeen arduradun” bat zegoen garai hartan, zeinak hilabetez hilabete ehunka litro perfume sortu behar zituen distilazioaren bidez. 11 pomada eta esentzia ezagutzen zituzten, besteak beste zedroarena, nekostarena, olibondoarena, jengibrearena eta mirtoarena.

K.a. 1500 urtean, egiptoarrek elementu naturalak inportatu eta perfumeak esportatzen zituzten. Egiptoko emakumeek ilean botatzen zituzten perfume solidoak erabiltzeko ohitura zeukaten.

Florentziako Santa Maria Novellako domingotarrak izan ziren perfumeen fabrika bat sortu zuten lehendabizikoak, 1508an.

Perfumegintza sintetikoa XIX. mendean sortu zen, eta nabarmen garatu da 1950 eta 1960 urteetatik aurrera.

Perfume sortzaile handien artean azkena Guerlain izan zen. 1828az geroztik existitzen da Guerlain etxea, eta “Shalimar” perfumea sortu du, munduan gehien saldutako perfumeen artean hirugarrena.

Gaur egun Paris da perfumeriaren meka.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen