Sarrera | |
Historia | |
Artista | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Aditu perfumistek, deliberatzeko asmoz biltzen direnean, bi erantzukizun izaten dituzte: alde batetik, asmakuntzen originaltasuna errespetatzea, eta, bestetik, beren irizpideei jarraiki, perfume berriak sortzea. Hain zuzen ere hortxe kokatzen da Christianen lana. Bere hitzetan:
“erdi-definituta jasotzen ditut lurrinak laborategian, eta, ondoren, nahasketak prestatzen hasten naiz. Prozesuen gaineko oharrak idazten ditut. Gero, bere sinbolismoa duen produktua sortzeko sistema edo metodo bat lantzen dut, Egiptoko apaizek bezala”.
Perfumeak prestatzeko orduan, Christianek antzinaroko zibilizazioak izaten ditu kontuan:
“Nork bere buruan izaten du azken askatasun gunea. Lehendabiziko perfumistak, faraoien apaizak izan ziren. Eta mezu zoragarri bat utzi ziguten: lanak edertasunera eramaten gaituela. Nik esan horri jarraitzen diot perfumeak sortzeko orduan. Zeren eta gure azken askatasun gunea gure buruan baldin badaukagu, irudimena eta ametsak izango ditugu lagun. Horrela sortu nuen “Eaux d’Euskadi” perfumea, usaintsu, orlegi eta loretsua, emakumeen edertasunari eskainia.”
64 perfume sortu ditu.
Bere tailerra bidoi, flasko, probeta, balantza, pehatximetro eta abarrez beteta dago. Hormetan, perfumistaren lanaren berri ematen diguten paperak daude, eskema eta datuak biltzen dituztenak. Dena den, bere sudurra eta urteetako eskarmentua dira mirarizko produktu horiek sortzeko orduan benetan laguntzen diotenak.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria