Argazkia
Christian Louis
Maisu Perfumista
2006 / 05 / 12-26
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artista
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

"EUSKADI", "BASTIDE", "POTXOLO", "CYTHERE", "LA FÉRIA", "MANDALAY": Emakumeentzat, gizonentzat, haurrentzat batzuetan, “Euskal Herriko perfume eta usainak” tokiko produktuak dira, baina urrutirako joera dutenak.

"Arantxa", "la Joyeuse", "Roxane", "Parfums d'Orient", "Mogador", "Ile Bourbon", "Cythere", "Un Jour á Biarritz" dira emakumeentzako perfumeak.

"Bastide", "Iratze", "Eau de curé", "Tobago", "Lombok", "Sicile", gizonezkoen unibertsorako lurrinak dira.

"Potxolo", haurren kasuan erabiltzen den maitasunezko izenak, lehen usain tantak eskaintzen dizkie gazteenei.

"La Féria", Baionako zezen plazaren omenezko perfume bat da, Frantzia osoko lehenengoa.

"Mandalay", Birmania, Urrezko Hiria, sekretu eta misteriotsua... edo "Un Jour à Aïnhoa" xumea.

Honela mintzatu zaigu Christian:

“Bazen behin perfumista bat Euskal Herrian. Behin batean, munduari itzulia ematea erabaki zuen. Ezagutzen joan zen irla bakoitzean, perfume bat sortu zuen. Hala egin zuen Halong-eko badian, non zoriontasunaren irla baitagoen, eta, bertan, pomeloa, banbuaren kimu orlegiak, uretako jasmina eta hinokoa. Bidaia luzea izan zen. Itzuleran, bi emakume zeuzkan bere zain: bata Biarritzen, “Un jour à Biarritz”, eta bestea Cambo-les-Bains-en, “Roxane”. Bazen behin euskal perfumista bat, bidaia luze bat egin zuena...”

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen