Sarrera | |
Historia | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUAK
Jonan Basterretxea Irurzun Donostian jaio zen, 1959ko urriaren 3an, eta Idoia Seijo Iruretagoyena Hondarribian, 1962ko otsailaren 18an.
1979, 80 eta 81 urteetan zehar, Madrilgo Jacinto de Alcántara Udal Zeramika Eskolan aritu ziren ikasten.
1982 eta 1983an, Arantzazuko Basilikako muralak (500 m2) egiten lagundu zioten Nestor Basterretxea artistari.
1983an, harizko txotxongiloak eta eszenografiak egiteko ikastaro bat jaso zuten Bartzelonan, LA FANFARRE taldearen eskutik.
Hainbat ikastaro eta tailerretan izan dira material berriak erabiltzen ikasteko: poliesterra, beira zuntza, erretxinak, zurezko zein harrizko pasta sintetikoak, zeramikak, poliespanak, etab.
1983an hasi ziren artisau gisa lanean, eta orduantxe zabaldu zuten beren lehen tailer-denda.
1989, 1990, 1991, eta 1992an, txotxongiloak egiten irakasteko teknikei buruzko ikastaroak ematen aritu ziren.
1993an, latexezko panpinak egiten ikasteko ikastaro bat jaso zuten Bartzelonan, Green Gingen Microheater talde ingelesaren eskutik.
Gipuzkoako Artisautza Tradizional eta Herrikoiaren Erregistro Orokorrean inskribatuta daude.
2004an Maisu Artisauen titulua luzatu zien Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Etxebizitzaren alboan daukaten tailer batean aritzen dira lanean, eta Hondarribiako Frantziako etorbideko lokal batean.
Hondarribiako Kale Nagusiko denda-erakustoki txiki batean, udaletxearen
parean, dauzkate beren produktuak ikusgai.
Bi seme-alaba dauzkate: Telmo (1991n jaioa), eta Itziar (1993an jaioa).
AZOKA ETA ERAKUSKETAK
1985ean hasi ziren Euskal Herri osoan barna izaten diren artisautza azoketan parte hartzen.
SARI ETA AIPAMENAK
1987: Tolosako (Gipuzkoa) eta Bilboko txotxongiloen nazioarteko erakusketan parte hartzeko hautatuak izan ziren.
1987: Euskal Herriko artisautzari buruzko programa batean hartu zuten parte ETBn.
1988: Nafarroako Foru Aldundiak antolaturiko "Productos Artesanos de decoración" lehiaketarako hautatuak izan ziren, eta txotxongilo bat aurkeztu zuten, "zamalzaina" izenekoa.
1991: Le Mans-eko (Frantzia) azokan Gipuzkoako artisautza ordezkatzeko hautatuak izan ziren.
1991: Posturik onenaren lehenengo saria eskuratu zuten Artisau azokan, Donostian.
1994: Hondarribiko erraldoi eta buruhandien konpartsa berrian saria partekatu zuten. Lau buruhandi egin zituzten.
1998: Tenerifeko kabildoak antolaturiko "Premio Tenerife al Fomento y la Investigación de la Artesanía de España y América" sarirako hautatuak izan ziren. Brankako irudien berreskurapenari buruzko lan bat aurkeztu zuten.
1998: Konpartsa berrirako buruhandi eta erraldoiak egiteko lehen saria eta esleipena eskuratu zituzten, Hernaniko Udalean.
2000: Salzbomel herrixkan (Holanda) lanak erakusteko hautatuak izan ziren.
2000: Errege Magoen Kabalgatako hiru karroza egiteko lehen saria eta esleipena. 140 jantzi eta 9 estandarte ere egin zituzten. Hondarribiko Udala.
2001: Festetarako karroza bat apaintzeko lehen saria eta esleipena. Hondarribiko Udala.
2002: Vitoria/Gasteizko Udalerako Zeledon berri bat egiteko lehen saria eta esleipena.
2003: Gabonetako antzerki baterako eszenografia modura 9 eraikin eta Armen Plazan ipintzeko 12 irudi egiteko lehen saria eta esleipena jaso zituzten Hondarribiko Udalean.
2004: Vitoria/Gasteizko Olentzeroren desfilerako bi karroza egiteko lehen saria eta esleipena.
2005: Vitoria/Gasteizko Erdi Aroko Azokarako kaleak apaintzeko lehen saria eta esleipena.
Hondarribian Gonetan eta Inauterietan ospatzen den karrozen lehiaketako epaimahaikide bezala hartu dute parte hainbat urtez.
Beren txotxongiloak mundu osoko bilduma pribatu ugaritan ikus daitezke, eta baita La Rochelle-ko (Frantzia) Automaten Museoan eta Altzuzako (Nafarroa) Jorge Oteiza Fundazioan.
MENINA TAILERRA Jonan Basterretxea Irurzun Idoia Seijo Iruretagoiena Kale Nagusia 4, 2. 20280 HONDARRIBIA Tef. 943 64 49 99 |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria