Argazkia
Menina Tailerra
Txontxongiloak eta festetarako apainketak
2006 / 05-26 / 06-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


BEREN PRODUKTUAK

ANTZERKI TALDEENTZAKO LANAK

1983: Menina erraldoi bat egin zuten Jokin Cuetok zuzentzen duen Zintzilik antzerki talde donostiarraren "El Escorial" izeneko obrarako.

1990: UNIMArekin (Txotxongiloen Nazioarteko Elkartea) batera, bakearen uso artikulatu bat egiten aritu ziren, Sevillan mundu osoko UNIMA elkarteekin egin zen kontzentraziorako.

1992, 1994, 2000, 2001 eta 2002an, Vitoria/Gasteizko Panta Rhei antzerki taldearentzat aritu ziren lanean, mozorroak, buruhandiak, animaliak, jantziak, atrezzoa eta abar egiten.

2002: Maskota bat diseinatu eta egin zuten, Euskal Herriko musika eskolek Hondarribian egin zuten kontzentraziorako.

2003, 2004 eta 2005ean, jantziak, eszenografiak eta atrezzoak prestatzen aritu ziren Asteasuko (Gipuzkoa) Gorringo S.L. antzerki taldearentzat.

1995etik aurrera, atrezzoa, eszenografiak eta pertsonaiak prestatzen ibili dira Eibarko Kixka antzerki taldearentzat.

2006: Txotxongilo bat egin dute Berako (Nafarroa) Maite ipuin kontalariaren oinarri eszenikorako.


UDALENTZAKO LANAK

1996: Hainbat karroza prestatu zituzten Errege Magoen Iruñeko Kabalgatarako.

1999: Buruhandien konpartsa prestatu zuten Asparrengo Udalerako (Araba).

2000: Bi erraldoi egin zituzten Hondarribiko Udalerako.

2000: Tamaina errealeko Olentzero bat egin zuten Hernaniko Udalerako.

2000 eta 2001: Hainbat irudi egin zituzten baxuerliebean, Hondarribiko Kultur Etxe eta Gazte Bulegorako.

2001: Lau buruhandi egin zituzten Vitoria/Gasteizko Udalerako.

2003: Elementu gremialak egin zituzten Vitoria/Gasteizko Olentzeroren karroza apaintzeko.

2003 eta 2004: Erdi Aroko Azokaren harian, kaleak estandarteak, Erdi Aroko jolasak, zaldunak eta abar prestatu zituzten Hondarribiko kaleak apaintzeko.

2004: Zezen suzko bat eraiki zuten Hondarribiko Udalerako.

2005: Labirinto bat prestatu zuten Erdi Aroko Azokaren harian Hondarribiko Armen Plazan jartzeko.

2006: Erdi Aroko Azokaren harian, eszenario bat prestatu dute Hondarribiko Gotzainaren Plazan jartzeko.

2002tik aurrera, hainbat erakusketa diseinatu eta prestatu dituzte Hondarribiko Zuloaga Etxeko Udal Aretoan.


ENPRESENTZAKO LANAK

1992: Bost bat metroko egurrezko Pinotxo bat egin zuten, Arrasateko "Amuebladora Mondragonesa" enpresaren teilatuan jartzeko.

1998: Donostiako "Don Serapio" harategirako maniki eta buruhandi bat egin zituzten, bere logoan oinarrituz

1998. Iruñeko taberna bat goitik behera dekoratu zuten.

1999tik aurrera, hainbat lan egin dituzte "Tipula S.L." kultur kudeaketa enpresarentzat (Donostiako Udalerako, Gipuzkoako Foru Aldundirako zein Eusko Jaurlaritzarako), elementu apaingarriak, atrezzoa, egiturak, erakusketak muntatu eta desmuntatzea, etab.

2002: Material didaktiko gisa erabiltzeko panpina batzuk egin zituzten Donostiako Irakasle Eskolarako.

2002: Material didaktiko gisa erabiltzeko panpina batzuk egin zituzten Irungo Txingudi Ikastolarako.

Ikus dezakezuen bezala, mota ugaritako produktuak egiten dituzte artisau hauek. Astirik dutenean, harizko txotxongiloak egiten dituzte, apaingarri gisa erabiltzekoak batez ere. Horretarako, euskal gaietara jotzen dute sarritan: aztiak, kono itxurako burukoak daramatzaten emakumeak, etab.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen