Argazkia
Menina Tailerra
Txontxongiloak eta festetarako apainketak
2006 / 05-26 / 06-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PROZESUAK

Egin beharreko lanaren araberakoa izaten da jarraitu beharreko prozedura. Beraz, harizko txotxongiloak oro har nola egiten dituzte deskribatuko dugu, hain zuzen ere produktu hauek baitira jendeak gehien eskatzen dizkienak.

1. Zein irudi egingo duten erabaki ostean, liburu zein aldizkarietara jotzen dute informazio eta irudien bila. Batzuetan zati hau izaten da prozesu osoko luze eta zailena.

2. Txotxongiloaren zati bakoitzaren marrazki eta zirriborroak egiten dituzte.

3. Oihalak, brodatuak, zerrendak, lumak, larruak, hariak eta behar izango dituzten elementu guztiak prestatzen dituzte.

4. Gorputza prestatzen hasten dira. Bi zati bereizi behar dira: aurpegia eta eskuak batetik, eta gorputz edo enborra bestetik.

Lehenik eta behin burua buztinean modelatzen dute, eta, lehortzen denean, kartoi-paperean behin betiko erreplika egiteko molde bezala erabiliko dute. Horretarako, buztinezko buruaren gainean kolaz bustitako paper geruzak ipintzen dituzte. Pertsonaia bakoitzak bere nortasuna izaten duenez, bere kanpo itxuran islatu behar dira bere ezaugarriak.

Garai batean erabiltzen zuten metodoaren eraginez, buru bakoitza ezberdina izaten zen, baina gaur egun metodoa aldatu egin da zertxobait. Buztinezko burua modelatu ostean, baselina ematen zaio, eta poliesterra jartzen zaio gainean. Horrela, molde bat lortzen da, eta nahi adina pieza egin daitezke.

Moldea kolaz bustitako paperaz betetzen da, eta, behin lehorra dagoenean, erditik moztu eta bi zatitan ateratzen da. Gero pegatu egiten da.

Ondoren, acuaplas geruza bat eman, lixatu eta margotu egiten da.

Gero, ilea ezartzen diote. Tindaturiko iztupa erabiltzen dute horretarako.

Eskuak banan-banan egiten dituzte, pasta berezi batekin.

Ondoren, gorputza prestatzen dute. Hodi itxurako moketa zatiak erabiltzen dituzte; izan ere, txotxongiloek zama pixka bat eduki behar dute, jantzita daudenean presentzia izan dezaten.

5. Oihal zati bakoitza moztu eta prestatu, eta baita osagarriak ere.

Oihalei berun batzuk josten dizkiete azpialdean, soinekoek erori dotorea izan dezaten.

Soineko bakoitza ezberdina izaten da.

6. Margotu.

7. Muntatu.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen