Sarrera | |
Historia | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak | |
Erreferentziak |
HISTORIA
Babilonia hiriko indusketetan, buztinezko zilindro batzuk aurkitu zituzten: material xaboitsu bat zeukaten, itxuraz xaboia izandakoa. Horra hor, bada, hizpide dugun elementuaren erabilerari buruzko lehen datua: Ka 2.800. urtekoa. Errautsak gantzetan irakinez egiten omen zuten xaboia, eta sumeriarrek, egiptoarrek, hebraiarrek eta feniziarrek ere ezagutzen zuten (ustez horiek sartu zuten Europan, Ka 600. urte aldera).
Plinio historialari erromatarra xaboiaz mintzatu zen Ko I. mendean, eta beste horrenbeste egin zuen Galeno medikuak Ko II. mendean.
Erdi Aroan oso garestia zen, eta beraz, aberatsen esku baino ez zegoen.
VII. mendean, artisau xaboigile asko zeuden, bai Espainian bai Italian. Dirudienez, Italian, Savona hirian hain zuzen, hasi ziren erabiltzen oliba-olioa xaboia egiteko. Horrelako xaboia Espainian ere egiten zuten, eta “Gaztelako xaboia” deitzen zioten. Oliba-olioa eta soda naturala, itsas algen errautsetatik lortua, ziren osagaiak.
Marseillan, XV. mendean, hezur-hautsez (potasio asko zuten) eta landare-koipez baliatzen ziren xaboigintzarako.
XIX. mendean hedatu zen xaboia mendebaldeko herritar xumeen etxeetan.
2. Mundu Gerran, amerikarrek itsasoko urarekin erabili zitekeen xaboia asmatu zuten Ozeano Bareko marinelentzat. Hortik abiatuta sortu zen gero xaboi dermatologikoa, guztietan leunena, kalte gutxien egiten duena.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria