Argazkia
Aranburu Sendia
Grabatzaile-Heraldistak
2006 / 10-27 / 11-10
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

“Grabatzaile: grabatzen duena, arte hori lantzen duena.”

Ikusten denez, hamaika esanahi ditu hitz horrek: “grabatuak” egiten dituen artista edo magnetofoia “grabatzailea” izan daiteke, besteak beste.

Gure artisauak metaletan grabatzen du. Xixelak eta beste hainbat elementu puntazorrotz erabiliz, marrazkiak, testuak edo bestelako grafikoak egiten ditu metaletan.

Aurreko batean azaldu genuenez, gizakia historiaurrean hasi zen bere burua apaintzeko elementuak erabiltzen. Hasieran, naturako elementuak ziren, hala nola, maskorrak, mineralak (harri-kristalak) eta hezurrak, baina laster ekin zioten horrelako apaingarriak grabatzeari. Dirudienez, lehen grabatzaileek hezurretan egiten zituzten lanak.

Neolitikoari dagokionez, ez da apaingarritzat erabilitako metalezko elementurik aurkitu. Lehenbizi, hezurretan grabatzen zuten, gero harriak erabiltzen hasi ziren, eta azkenik metalak.

Sumer-eko errege-hilobietan, urrezko bitxi ugari aurkitu dituzte. Egiptoarrek bitxi apartak egiten zituzten metala eta beira uztartuz.

Penintsulan, Andaluzia aldean, brontzean oinarritutako kultura argarikoa erruz hedatu zen.

Dena den, antropologoek diotenez, horrelako elementu guztiak jatorriz ez ziren apaingarriak, babesleak baizik, hau da, gaitzak uxatzeko edota ustez mesedegarriak zirelako erabiltzen zituzten.

Iritziak iritzi, argi dago garai hartako bitxigileek grabatuak egiten zituztela lanak apaintzeko.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen