Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Bi eratako grabatzaileak daude: batetik, industriei zuzendutako serieko lanak makinetan egiten dituztenak, eta bestetik, ARTISAU GRABATZAILEAK, lanaren % 95 eskuz, artisau-eran, egiten dutenak, ia inoiz errepikatzeko beharrik egon gabe. Gure artisaua bigarren multzokoa da, noski.
Lanabesak:
Gure artisauak honako lanabes eta erreminta hauek erabiltzen ditu, besteak beste:
Ekipoak:
Makinak (motordunak):
Prozesua:
Artisau-lan gehienetan ez bezala, grabatzeko prozesuaren urratsak labur-labur azaldu daitezke.
1. Bezeroarekin batera, zer grabatuko duen zehazten du.
2. Pieza hartu, bolan edo kuxinean ongi eutsita jarri eta talko-hautsak botatzen dizkio gainetik. Gero, oso punta fineko arkatz koipetsu batekin, kasuan kasuko gaia marrazten du hautsek osatutako gainazalean.
3. Aurrerago aipatutako erremintez baliatuta, grabatu, itzalak sortu eta lanari bukaera ematen dio.
4. Pieza garbitu egiten du.
Argazki-grabazioak:
Argazkiak grabatzeko, hau da, argazki bat dominen, zintzilikarioen, omenaldi-plaken edo beste elementu batzuen metaletan islatzeko, urrats hauek eman behar dira:
1. Marraztuko den argazkia aukeratu.
2. Argazkia eskaneatu eta ukitu bat egiten zaio ordenadorean, nahi ez diren elementuak kentzeko, edo bestelakoak eransteko: gizakiak, baserri bat atzealdean edo beste zerbait.
3. Egin beharreko piezaren neurrietara egokitu behar da marrazkia.
4. Pantografo elektrikoarekin, diamante baten laguntzaz eta puntuak eginez, argazkia metalean marrazten da.
Marrazten jakitea oso garrantzitsua da, batzuetan tokien errepikak egiteko eskatzen baitiote. Honako hauek dira gehien eskatzen dizkiotenak: Zarautz (dorrea edo hondartza toldo eta guzti), Donostia (baranda, Antiguoko tunela, etab.), Txindoki mendia, baserriak, Loiolako baseliza, Hondarribiako sarrera-atea, herrietako armarriak, etab.
Gure artisau Mikelek grabatzaile ona izateko zer behar den azaldu digu: “Ikusmen ona, pultsu ona, kaligrafia ona, erreminta onak, eta batez ere, pazientzia handi-handia, sekulakoa”.
Gaur egun, presazko enkarguak, oso denbora laburrean bukatu beharrekoak, egiten dizkiote, eta “lan lasterra eta grabatzailea ez dira oso bide-lagun onak”.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria