Argazkia
Aranburu Sendia
Grabatzaile-Heraldistak
2006 / 10-27 / 11-10
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


ARTISAUA

Gure artisauak ofizioa aitarekin, Carlosekin, ikasi zuenez, fitxan haren xehetasunak emango ditugu lehenbizi.

CARLOS ARANBURU RUIZ Donostian jaio zen, 1933an. Lehen ikasketak bukatutakoan, 13 urte zituela, “Metalisterías Mendikute” tailerrean hasi zen lanean, Kolon pasealekuan, Donostiako Gros auzoan. Hantxe trabatu zen metal-lanetan: soldatzen, mozten, eta gainerako zereginetan. Handik gutxira, Eibarko grabatzaile bat ezagutu zuen, Donostiako Galtzara Nagusiko tailer baten jabea, eta harekin ikasi zuen grabatzaile-ofizioa.

1950ean, 17 urterekin, bere kasa hasi zen lanean etxean bertan, Donostiako Gros auzoko Jose Arana kalean, alegia. Soldadutza bukatutakoan ere bertara itzuli zen.

1957an, Donostiako Gervais enpresan hasi zen grabatzaile, eta hantxe aritu zen lanean 1962ra arte. Urte hartan, bere tailerrean lan egitea erabaki zuen.

Urte berean Maite Urruzolarekin ezkondu zen, eta 4 seme-alaba izan zituzten. Gure artisaua, Mikel, bigarrena da.

1967an Gervaisera itzuli zen, bazkide gisa Luis Lafuenterekin batera. Bertan jardun zuen lanean erretiroa hartu arte, 2000ra arte.

MIKEL ARANBURU URRUZOLA Donostian jaio zen 1965eko otsailaren 23an. Santo Tomas Lizeoko ikaslea izan zen UBI bukatu arte. Gero, sukaldaritzako hiru ikasturte egin, titulua eskuratu eta Donostiako Arantzazu Ospitalean hasi zen lanean, sukaldari.

1988an, ordea, grabatzaile-ofizioari ekin zion aitaren etxean, eta handik urtebetera lokal bat hartu zuen errentan, Kolon pasealekuko 24. zenbakian, Donostian. Urte berean erlojugintza-ikastaro bat egin ondoren, erlojuak konpontzen eta grabatzen ere hasi zen tailerrean.

1992an, bere arreba Olatzekin batera egungo lokala, ordura arte bitxi-denda izandakoa, erosi zuten Kolon pasealekuan.

Horrenbeste bitxi-denda daudenez, 2005ean “Enpresa Opariak” grabatzen eta saltzen hasi ziren: osagarri moduan, kasuan kasuko enpresaren izena ere grabatzen dute.

1996an María Eugenia Urcelayrekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba dituzte: Nora (1999an jaioa) eta Asier (2004).

1998an, grabazio-ikastaroa eman zuen Bilbon, Karrera Berrien Euskal Institutuan.

Denda eta tailerra ditu (tailerra goian eta denda behean) Donostiako Kolon pasealekuan. Mikelek eskuz grabatzen du, eta Olatzek pantografo elektronikoarekin.

1994an, Tolosako (Gipuzkoa) artisau-azokan hartu zuten parte.

MIKEL ETA OLATZ ARANBURU URRUZOLA
ALAIN
Kolon pasealekua - 11
20002 Donostia
Tel.: 943 32 09 62
Ordutegiak: 8-14+ 15 ½ a 18 ½ h.
Helb. el.: alain@facilnet.es

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen