Argazkia
Kiara
Vidrio fusing
2006 / 11-24 / 12-08
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Hainbat elementu fabrikatzen dituzte, baina oso gutxitan errepikatzen dute pieza bera. Hori dela eta, lan “artistikotik” gertuago daude “artisau-lanetik” baino, bi kontzeptu horien arteko muga non dagoen zehaztea zaila den arren.

Bi eratako produktuak dituzte:

a) Erabileragatik, artisau-azoketara eramateko aproposagoak diren produktuak: mahaierdikoak, erlojuak, ezpainzapitakoak, loreontziak, xaboiontziak, hautsontziak, kandela-ontziak, argazki-euskarriak, etab.

b) Dekorazio-dendei, bainu-dendei, beirategiei eta partikularrei eskaintzen zaizkien neurri eta diseinu bereziko produktuak: beirateak, panelak, ispiluak, argi-plafoiak (bai hormarako bai gau-mahairako), etab.

Enpresentzako serie txikiak egin dituzte.

Beraien produktuak azoketan saltzen dituzte, baita beraien tailerrera inguratzen diren dendei, handizkariei, enpresei eta partikularrei ere.

Sarritan joaten dira artisau-azoketara: Hondarribira, Asteasura, Bidegoianera, Donostiara, Ordiziara, etab.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen