Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
SARRERA
EUSKONEWSen lehenago ere eman dizuegu beirarekin zerikusia duten artisauen berri: Igor Obeso, Adriana Jiménez, Agustín Aguirre, Gabriel Álvarez beira tailatzailea, COLORE Tiffany eta J.J. Martínez. Horietan, interesdun irakurleak beiraren historiari eta hainbat teknikari buruzko informazioa aurkitu dezake (puztea, taila, beirateak, etab.).
Eta zehazki beira “fusing” teknikarekin lan egiten dutenen berri: FIOCCO eta DIR-DAI.
Egia esan, artisau berri bati elkarrizketa bat egiten zaion bakoitzean, berritasunak aurkitzen ditugu, aldaerak. Hori dela eta, nahiz eta bi artisauk produktu berdina egin, bakoitzak bere metodoa du. Antzeko materialak erabiliko dituzte, baina ez berdinak; eta hori bera gertatuko da beraien erremintekin ere. Horregatik, gure fitxa bakoitzak bere nortasuna eta historia ditu.
Beraien zaletasunarekin maiteminduriko bi artisau ditugu gaur: Arantza Ocio eta María José Gordillo.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria